Cambios

Heriotza Ezkion (Gipuzkoa)

2 bytes eliminados, 13:56 10 jul 2019
sin resumen de edición
Aipaturiko erkidetasuna norbait gaixo jartzen zenean ere nabaritu zitekeen, zeren, auzoko jendea gaixoarengana abiatzen zen bere presentzia gaixoarentzat lagungarri izan zedin. Egoera honetan, gaixoaren gelan elkarturik, errezatzen hasten ziran (normalean gaba guztian errosarioa errezatzen zuten).
Puntu honetan ikusi beharko genuke gaixoaren larrialdia zein egoeratan kokatzen den. Honen larrial- dia larrialdia mingarria izan ezkero, bai apaizari baita «praktikanteari» (sendagilearen ordezkoa) deitzen zitzaien. «Praktikantearen» lana gaixoaren mina nolabait otzantzea litzateke eta apaizaren presentzia hiltzorialdian dagoen gaixoarentzat lagungarri bihurtzen omen da (Inazio Munduate Zeberio, gaur egun Ezkioko apaiza).
Gaixoaren egoera jasangarriagoa bihur zedin, ongarria zirudien baita, berari hitza ematea, egoera latz horretan lasaitzeko. Era berdinean, gaixoak eduki zezakeen mina nolabait arintzea mesedegarri zitekeen.
127 728
ediciones