Cambios

Heriotza Ezkion (Gipuzkoa)

188 bytes eliminados, 14:02 26 feb 2019
sin resumen de edición
'''II. 238. ZEIN(TZU) HERIOTZA. SUSMO EZAGUTZEN DIRA? HILTZORIARI NOLA DEITZEN ZAIO?  HILTZORIALDIAN ZEIN(TZU) OHITURA BETETZEN DIRA? JASANGARRIAGOA GERTA DADIN ZER EGITEN DA? '''
Gaur egun ez da ematen honelako sinismenik, baina aurreko garaietan jendearen artean horrelako susmoak ba omen zeuden.
Hiltzorialdian zegoenari «Santo Kristoa» (gurutzea) ematen zitzaion eskura. Egoera honetan zegoen gaixoaren agonia luzatu ezkero, honek irauntzen zuen bitartean, apaiza egunero agertuko zitzaion etxera ikustaldia eginez.
II. 239. APEZARI ETA SENDAGILEARI NORK DEI-
 
TZEN DIE? ELIZAKOAK ERAMATEN NORK LAGUNDU BEHAR DU? AZKEN IGURTZIA EM_ATE-
 
RAKOAN ERIAREN OINAK NORK AGERRARAZTEN DITU? ERITASUNALDIAN SENIDE ETA
'''II. 239. APEZARI ETA SENDAGILEARI NORK DEITZEN DIE? ELIZAKOAK ERAMATEN NORK LAGUNDU BEHAR DU? AZKEN IGURTZIA EMATERAKOAN ERIAREN OINAK NORK AGERRARAZTEN DITU? ERITASUNALDIAN SENIDE ETA AUZOTARREN ALDETIK, GAIXOAK, ZEIN LAGUNTZA JASOTZEN DU? '''
Normalean abisua ematerakoan gaixoaren etxeko norbait joaten zitzaien. Eginkizun horretarako gazte bizkorren bat aukeratzen zutelarik.
Aipaturiko «agoni-kanpaia», herriko abadea bere elizmutilarekin elizatik abiatzen ziren orduko joten zuten.
Orain dela urte batzuk, kargu hau zeraman pertsona Barrene baserriko Atanasio Idiakez omen zuten. Ezkioko jendeak ziurtatu didanez elizkanpaiak jotzeko gisa «apartekoa» eta «nabaria» omen zuen. Honen ondoren, elizako sakristaua legez egondako Ramon Aranburu (Arantza-Txiki baserrikoa) arduratu zitzaigun kanpai deialdiez. Zumarragara bizitzera aldegin zuenetik honen ardura bertako abadeak darama: Inazio Munduate Zeberiok.
{| style="border-spacing:0;margin:auto;width:10.116cm;"|- style="border:none;padding-top:0cm;padding-bottom:0cm;padding-left:5.055cm;padding-right:5.02cm;"|| ENCUESTAS ETNOGRAFICAS DE CAMPO |-|}zuenetik honen ardura bertako abadeak darama: Inazio Munduate Zeberiok.  Elizakoak eramaterakoan abadeari bere elizmutilak laguntzen zion, lehen aipatu dugun bezala. Kasu honetan, elizmutilak janzkera berezia eramaten zuen:  gona gorria eta jaka zuria soinean zeramazkienez.
Apaizak bere eskuetan jauna zeraman bitartean, elizmutilak txilina joaz laguntzen zion bide guztian. Txilinaz aparte beste eskuan piztuta zeukan kandela bat eramaten zuen.
Lehenbizi, etxean gordeta zegoen errarnu eta ur bedeinkatuarekin eriaren oinak garbitzen ziran. Aipaturiko ur bedeinkatua etxe gehienetan aurkitzeko posibilita.tea zegoen, horretarako Bazkoako bigarren igandean Elizara abiatzen omen ziran botila huts batekin. Bedeinkapen honen ondoren, etxean urte osorako ur bedeinkatua izaten omen zuten.
Eginkizun horretatik aparte, aipaturiko ur bedeinkatua, etxeko baratzean botatzeko ere erabiltzen zuten, bertan zeuden landareak zortearekin haz zitezen. Abadeak, gaixoari azken igurtzia ematerakoan, olioarekin pertsonak dituen zentzu guztietan igurtzen zion. Aipa ditzagun:  * Kopetan: eduki dituen pentsamendu txarrak barkatuak gelditzekotan.
* Begietan: ikusi dituen gauza txarrengatik barkatuta gelditzekotan.
* Ezpainetan: esan behar ez zituen gauzeengatik barkatuta geldi dadin.
   * Belarrietan: entzun dituen hitz txarrengatik barkatuta geldi dadin.  * Eskuetan: egindako ekintza txar guztiengatik barkatuta geldi dadin. * Hanketan: bere oinek bizitzan eraman izan duten okerreko lekuetatik, barkatuta geldi dadin.   
Azken igurtzia era honetan eman ondoren etsaiak ez zeukan gaixo horrengan lan egiteko posibilitaterik.
Gaixotasuna larria izan ezkero, gehienetan auzoko norbait abiatzen zen sendagileari ohartarazteko.
 '''II. 240. HERIOTZA ZERGATIK DATORRELA DIOTE? ARIMA ERREZ IKUSTEKO MODUAN IRTETZEN DELA DION SINISMENIK BA AL DAGO? ZEIN EGITEKIN EDO IDURITAN? HILDAKOA NON IPINTZEN DA? '''
Denetarik entzun dugu, baina argi gelditu dena, zera da, bizitza ez dagoela gure baitan.
:»...Ordue etorri zaio».  :»...Betiko ez gea». (Inazio Munduate Zeberio).
»...Betiko ez gea». (Inazio Munduate Zeberio). :»...Etorri behar zen gauza bat zelako» (Arantza Aranburu Gurrutxaga, Ezkio).
Batzuentzat arima ikusezina da, doktrinak horrela irakatsi zien; halere beste ikuspegi bat jasotzeko era izan dugu.
Casilda Gurrutxaga Mendiak (86 urte, Ezkio) aipatzen zidanez bere senarrarekin (Manuel Aranburu Zizurkil) orain dela urte dezente -60 bat urte- Matxinbentatik Santalutziraino goizero etortzen zenean, senarrak aipatzen omen zion bide izkina batetikan pasatzerakoan:
:«A!, purgatorioko animan usaie!».        
Usai horrek, Casildak baieztatzen zidanez «olio usaina»- ren tankera omen zuen.
127 728
ediciones