Cambios

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:33 3 ene 2018
sin resumen de edición
:1. Gure argitalpen etnografiko askotan, herri-tradizioak guganaino ekarri digun materiala baino ez dugu bildu. Baina gaur egun gure kultura ez da bakarrik gure herriaren prozesu historikoak orain arte izan dituen faseetako bizieren multzoa. Edozein aldetatik datozkigun eta gure galdeketak egin ohi ditugun euskal komunitateetan onartutako biziera berriek ere osatzen dute.
:2. Guk egindako azterlan eta argitalpenetako asko gertaeren deskripzio estatiko eta ia mor­fologiko morfologiko hutsak dira. Egileek material batzuk jaso zituzten kultur multzo nahasi horreta­tik horretatik eta datu garbi gisa erakutsi zituzten, dagozkion espezialitateko gertaerak zehaztu eta deskriba tzen dituen naturalistaren jokaerari jarraituz. Azken gertaera horiek badute berezko nolabaiteko esangura, baina beste haiek —kultur gertaerak— behatzailearenak ez diren beste neutraltasun batzuetara bideratzen gaituzten seinaleak dira. Beraz, ez da bide zuzena gertaera horiek bakandu, sustantibatu eta manipulatzea, naturalistak bere gertaerekin laborategian egingo lukeen antzera. Kultur gertaerak beraiei dagokien giza­kontestutik gizakontestutik apartatzean eta objektibatzean beraien benetako izatetik aldendu baino ez ditugu egiten.
:3. Sinboloei bakarrik begiratuta, ezin dugu kultura ulertu, ezinbestekoa baitugu sinbolo horiek erreferentziatzen duten errealitatea bizi izatea, inguru horrekin eta beste gizaki batzuekin harremanak dituen jendearekin batera. Etnologiaren barruan ezin liteke ondo uler­tu benetan bizi izan ez dena.
127 728
ediciones