Cambios

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:33 3 ene 2018
sin resumen de edición
:2. Guk egindako azterlan eta argitalpenetako asko gertaeren deskripzio estatiko eta ia morfologiko hutsak dira. Egileek material batzuk jaso zituzten kultur multzo nahasi horretatik eta datu garbi gisa erakutsi zituzten, dagozkion espezialitateko gertaerak zehaztu eta deskriba tzen dituen naturalistaren jokaerari jarraituz. Azken gertaera horiek badute berezko nolabaiteko esangura, baina beste haiek —kultur gertaerak— behatzailearenak ez diren beste neutraltasun batzuetara bideratzen gaituzten seinaleak dira. Beraz, ez da bide zuzena gertaera horiek bakandu, sustantibatu eta manipulatzea, naturalistak bere gertaerekin laborategian egingo lukeen antzera. Kultur gertaerak beraiei dagokien gizakontestutik apartatzean eta objektibatzean beraien benetako izatetik aldendu baino ez ditugu egiten.
:3. Sinboloei bakarrik begiratuta, ezin dugu kultura ulertu, ezinbestekoa baitugu sinbolo horiek erreferentziatzen duten errealitatea bizi izatea, inguru horrekin eta beste gizaki batzuekin harremanak dituen jendearekin batera. Etnologiaren barruan ezin liteke ondo uler­tu ulertu benetan bizi izan ez dena.
:4. Objektuaren deskripzioa, beraz, ezin da guztiz estatikoa izan. Gizarte batean, herri bate­an, elementu guztiek hartzen dute parte beren ezaugarri fisikoen bidez —dimentsioak, pisua, bolumena, kolorea—, eta nolabaiteko esanahia dutelako, hau da, keinuak, jarrerak, bizi izateko moduak adierazten dituztelako, gizatiartuta daudelako eta esangura kulturala dutelako. Elementuok ikusteak berak keinuak pizten ditu beraiek sortu edo erabili dituz­tenengan. Asmoen, nozioen eta gizakiek beren inguruan lantzen dituzten ideien mun­duaren bistako keinuak dira. Hau horrela izanik, azterketa etnologikoetan, historikoetan bezala, interpretazioak egiteko orduan, ezin dugu ikusten ez den hori guztia albo batera utzi.
127 728
ediciones