Cambios

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:32 3 ene 2018
sin resumen de edición
José Miguel Barandiaranek (1889-1991), hogeiko hamarkadatik hasita euskal etnografia aztertzen lan egin zuen ikerlari handiak, ''I. Congreso de Artes y Costumbres ''delakoan (Zaragoza, 1968), ''Bosquejo de un Atlas Etnográfico del Pueblo Vasco''<ref>José Miguel BARANDIARAN. “Bosquejo de un atlas etnográfico del pueblo vasco. Trabajos preliminares” in ''Etnología y Tradiciones Populares. I Congreso Nacional de Artes y Costumbres Populares. ''Zaragoza: 1969, 53-57 or.</ref> izeneko komunikazioa aurkeztu zuen. Bertan, euskal arloan ordura arte egindako ikerlan etnografikoen zerrenda aipatu ondoren, iritzi kritikoa agertu zuen, arlo horretan izandako huts eta gabeziarik nagusienak zehaztuz.
Hurrengo urtean, ''V. Jornadas de Estudios Folklóricos Aragoneses ''izenekoan beste ponentzia bat aurkeztu zuen, ''Criterios generales para una investigación etnográfica de los Pueblos Pirenaicos''<ref>Idem, “Criterios generales para una investigación etnográfica de los Pueblos Pirenaicos” in ''Actas de V Jornadas de Estudios Folklóricos Aragoneses''. Zaragoza: 1969.</ref> titulua zuena. Ponentzia horrekin batera galdeketa etnografiko bat aurkeztu zuen, Europako Etnolo­giaren Etnologiaren Nazioarteko Konferentziak 1965ean prestatutako plangintzaren arabera berreratua.
Hona hemen bi komunikazio horietan azaldu zituen puntu nagusiak:
127 728
ediciones