Cambios

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:33 3 ene 2018
sin resumen de edición
:3. Sinboloei bakarrik begiratuta, ezin dugu kultura ulertu, ezinbestekoa baitugu sinbolo horiek erreferentziatzen duten errealitatea bizi izatea, inguru horrekin eta beste gizaki batzuekin harremanak dituen jendearekin batera. Etnologiaren barruan ezin liteke ondo ulertu benetan bizi izan ez dena.
:4. Objektuaren deskripzioa, beraz, ezin da guztiz estatikoa izan. Gizarte batean, herri bate­anbatean, elementu guztiek hartzen dute parte beren ezaugarri fisikoen bidez —dimentsioak, pisua, bolumena, kolorea—, eta nolabaiteko esanahia dutelako, hau da, keinuak, jarrerak, bizi izateko moduak adierazten dituztelako, gizatiartuta daudelako eta esangura kulturala dutelako. Elementuok ikusteak berak keinuak pizten ditu beraiek sortu edo erabili dituz­tenengandituztenengan. Asmoen, nozioen eta gizakiek beren inguruan lantzen dituzten ideien mun­duaren munduaren bistako keinuak dira. Hau horrela izanik, azterketa etnologikoetan, historikoetan bezala, interpretazioak egiteko orduan, ezin dugu ikusten ez den hori guztia albo batera utzi.
:5. Gure argitalpenetan ondo zehaztu behar dugu bildutako materialaren bizitasun-indizea edo herriak zenbateraino onartzen dituen material horiek. Era berean, zehaztu egin behar dugu kulturako elementu horiek zein eremu edo gune hartzen duten herrialdean barne edo herrialdetik kanpo.
127 728
ediciones