Cambios

Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
''Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia (Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara) ''liburu hau Euskal Herriko Atlas Etnografikoa osatuko duen obraren beste aleetako bat dugu. Berorren xede nagusia kultura tradizionala egituratzen duten gertaeren bilketa sistematikoa egitea da. Honen aurretik ''La Alimentacian Donthstica (Etxeko Elikadura) (1990) '', ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak) ''(1993) eta ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak) ''(1995) kaleratu ditugu. Azken ale horrek eta oraingo beste honek Euskal Herriko bizilagunen bizitza osoko ohikuneen ikuspegi betea erakusten digute.
Material etnografikoak eskuratzeko hasierako plangintza haren barruan 1983tik 1987ra bitartean Euskal Herriari zegokion eremuan beste ikerlan batzuk ere bideratu ziren Eusko Ikaskuntzak bultzatutako `Josē Miguel de Barandiarki" izeneko beken fruitu ziren lanak bildu.ta. Hauek dira haietako zenbait: ''Contribuci6n al Atlas Etnogrdfico de Euskalerria. Investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa ''(1987) eta ''Contribuci6n al Atlas Etnogrdfico de Vasconia. Investigaciones en Alava y Navarra ''(1990).
Hemengo ale hau idazteko, orain artekoetan bezala, kontuan izan ditugu Etniker proiektua­ren proiektuaren barruan Barandiaranen galdeketari jarraituz egindako tokian tokiko ikerlan horiek guztiak.
Hemen landutako gaiei buruzko ikerlanak egin dituzten beste egile batzuk ere aipatu ditugu orri-oinetan, batez ere beraiengana sarri jo behar izan dugunean.
Iparraldeari dagokionez, Etniker proiektuaren barruan sartutako gaur egungo tokian tokiko galdeketez gain On Joxemiel Barandiaranek berak berrogei eta berrogei eta hamarreko hamar­kadetan hamarkadetan Sara (Lapurdi), Donoztiri, Uharte-Hiri (Nafarroa Beherea) eta Liginagan (Zuberoa) egindakoak ere kontuan izan ditugu. Ikerlan horiek ''Ikuska ''eta ''Anuario de Eusko Folklore ''aldizka­rietan aldizkarietan plazaratu ziren.
Oraindik argitaratu gabe dagoen dokumentazio etnografikoari dagokionez lehenengo eta behin Aita Jose Antonio Donostia aipatu beharko genuke. Berak jasotako datuak Nafarroako mendialdeko herrietakoak dira, hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetan bildutakoak. Artxibo horiek Aita Donostiaren loba den Teresa Zulaika eta dagoeneko hil zaigun Jorge de Riezuri esker erabili ahal izan ditugu.
Madrileko Ateneoak, mende honen hasierako urteetan, Espainian inkesta bat egin zuen: ''Costumbres populares referentes al Nacimiento, Matrimonio y Muerte. ''Inkesta horretako emaitzen zati bat, jaiotzari dagokiona, 1990ean argitaratu zuen Museo del Pueblo Español deritzanak ''El ciclo vital en España ''izenburupean, bi bolumenetan banatuta. Material horretako bigarren zatia, Euskal Herriari dagokiona behintzat, oraindik argitaratu gabe dago<ref>Ikertzen ari garen eremuari dagokionez, inkesta hori Laguardia, Llodio, Bilbao, Gernika, Deba, Mendaro, Bergara, Oñati, Azpeitia, Iruriea, Sunbilla, Aoiz, Lizarra, Tafalla, Falces, Kaparroso eta Monteagudon egin zuten. Herri horiei buruzko erantzunen fitxak talde berean bilduta daude inkestako lurraldekako banaketan.</ref>. Biltegi hori erabiltzeko aukera izan dugu Bartzelonako Consejo Superior de Investigaciones Cientificas erakundearen "Archivo de Etnografía y Folklore de Cataluña, Institución Milá y Fontanals" delakoan gordeta duten kopiari esker. Horretarako, Lluis Galvo eta Manuel Mandianes jaunen eskerroneko laguntza izan dugu. Mende hasieran baturiko material horiez baliatu ahal izanak aukera ezin­hobea ezinhobea eman digu sasoi hartan bildutako datuetatik mendea bukatzear dugun honetan jasotako­etara jasotakoetara jazotako transizioa neurtzeko.
Testuaren lagungarri argazkiak, geure ikerlariek eurek lortutakoak gehienak. Halere argazki­rik argazkirik zaharreneko batzuk artxibo publiko edo pribatuetakoak dira eta beste asko aldizkari grafi­koetatik grafikoetatik atera ditugu. Beti aipatu dugu jatorria.
=== Obraren edukia ===
Bizitzako ohikuneen azterketa da obra honen muina. Heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin batera, bizitzako ohikuneen ikuspegi osoa erakusten dute bien artean.
Lehenengo zatia, hasierako sei atalak hartzen dituena, jaiotza, bataioa eta haurtzaroari buruz­koa buruzkoa da: umea etxean erditu eta jaiotzaren inguruan zeuden ohiturak, jaioberriari eskaintzen zio­ten zioten zaintza berezia eta edoskitzaroa. Bataiorako aintzinako eta gaur egungo ohikuneak eta aita-­amabitxiakamabitxiak. Amaberrialdirako debekuak, ama elizara sartzeko errituala, amaberriari egiten ziz­kioten zizkioten bisitaldiak eta egoera hori amaitzen zenerako ospakizunak. Haurra zaintzeko ohiturak, lehen jaunartzerako eta sendotzarako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan lagun­tzen laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.
Atal horretan bildutako deskripzioak ez dira bakarrik ohikuneei buruzkoak, sineskerien berri ere jaso dugu eta: haurrek jaioberrien jatorriari buruz zituztenak edo helduek haurdunaldiari eta erditzeari buruz zituztenak.
Gaztaroari buruzko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Arabako eta Nafarroako sustrai sendoko mutil-elkarteen garrantzia, dantzaldiak, neskatan ibiltzea eta era horretako ohiturek senar-emaztegaien arora hurbilduko gaituzte. Geroagoko beste kapituluetan ezkontzako diru­kontuakdirukontuak, arrioa —lehen garrantzi handia baitzuen—, ezkontzarako prestakuntzak elizako deiak egin bitartean, ezkongaien agurra, gonbidapenak eta ezkonberriei egindako opariak dira zati honetan aztertutako ohiturak.
Hamabigarrenetik hamabosgarrenera bitarteko kapituluetan ezkontza aztertu dugu. Ezteguetarako gonbidatuak, ezkontza bera, ezkonbazkaria eta bertako ohiturak, ezkontzaren ondorengo eskaintzak, arrioaren gurdia eta bizileku berrira sartzea dira aztergai nagusiak. Obraren amaieran mutilzahar eta neskazaharren bizimodua, zaharren eta alargunen arteko ezkontzak eta harreman bereiziekin lotutako usarioak jaso ditugu.
Ahal izan den neurrian behintzat, gertaeren sekuentzia kronologikoa eta gaien hurrenkera bateratzen saiatu gara. Horregatik, zenbait eranskin gehitu ditugu kapituluen amaieretan, edu­kiari edukiari buruzko etnotestuak eta azterlanak bilduz. Ohikune eta ohituretan mendeak aurrera egin ahal izandako aldaketen berri jasotzen saiatu gara, gaur egungo egoeraren berri ere askotan jaso izan dugularik.
<div style="margin-left:0cm;"></div>
=== Idazketa ===
Beste leku batean aipatu dugunez, obra honetarako irizpideak zehaztu edo testuak prestatze­ko prestatzeko ardura lurraldeetako Etniker taldeetako partaide batzuena izan da, Idazketa Batzordea osatu dutenena hain zuzen ere.
Obra prestatzeko, idazketa eta ediziorako zeregin horretan aipatzekoa da benetan Labayru Ikastegiko Etnografia Saileko lankideen lana, Gurutzi Arregiren zuzendaritza eta koordinazio­peankoordinaziopean. Beraiei dagokie obra handi, zabal eta nahasi hau moldatzeko lan eskerga eta zaila. Ezinbestekoa izan dute kanpoan bildutako material guztia berriro sailkatzea, beharrezko biblio­grafian bibliografian arakatzea, itzulpenak egitea, lexiko aldetiko egokitzapenak egitea, ilustrazioak aukera­tzea aukeratzea eta ediziorako prestakuntzarekin zerikusia duen guztiaz arduratzea.
=== Euskara eta gaztelaniazko hitzak transkribatzeko irizpideak ===
Obra honen helburua ez da filologikoa edo linguistikoa. Beraz, euskara edo gaztelerazko tokian tokiko aldaeretan emandako hitzen idazkera irakurleak errazen ulertzeko modua kon­tuan kontuan izanik eman dugu.
Bildutako material etnografikoan euskarazko adierak jasotzeko irizpideak hain desberdinak izan direnez, hizkuntza horretara egindako transkripzioak ugariak izan litezke. Orokorrean, azken urteotan, inkestalariek ardura handia hartu izan dute hitzak jasotako lekuetan beraietan esaten dituzten modu-moduan biltzeko, ukitu fonetiko txikienak ere transkribatzeko ahalegina eginez, batez ere euskaraz erreferentzia estandarizaturik ez egotearren edo hizkuntza horreta­rako horretarako grafia bateratua ez ezagutzearren. Joera hori argi eta garbi azalduko da gure Atlas honetan, eta askotan kontraesanak ere izango dira, seguru.
Dena den, inkestetako eta iturri bibliografikoetako materiala ahalik eta gehien eguneratuz transkribatzen saiatu gara, nahiz eta inoiz ez dugun arriskuan jarri bidalitako memorietako datuen fidegarritasuna.
Kapitulu bakoitzeko atalen eta izenburuetarako euskarazko hitzak normalizatutako ortogra­fiaren ortografiaren arauei jarraituz eman ditugu.
Elementu jakin bati deitzeko moduak zerrendatu izan ditugunean, aldaera linguistikoak bildu egin ditugu antzeko jatorrien arabera, ahoskeragatik izan litezkeen desberdintasunak kontuan izan gabe. Idazkera hori, herri bakoitzeko erreferentzia zehatza galdu egiten duen arren, gure ustez argiena da, bai euskarazko bai gaztelerazko aldaerak biltzean.
Inkesta egin dugun herrien kokagune geografikoa sarrerako atal honetan bertan jasotako mapan ikus liteke.
''Datuen banaketa geografikoaz: ''Argitalpenaren taiva gogoan hartuta, bertan bildutako datuak inkestaren egiaztatu izan diren herrietakoak baino ez dira. Bistakoa da, interpretazio horiek ez direla bakarrik herri horretarako baliagarriak izango. Zilegi litzateke, beraz, herri horiek har­tzen hartzen dituena baino eremu zabalagoari dagozkiola pentsatzea.
''Kultur gertaeren datazioaz: ''Irakurlea irakurri ahala konturatuko da jaiotza, gaztaro edo ezkon­tzako ezkontzako ohikune hauetako batzuk oraindik indarrean daudela edo beraietako asko galdu egin dire­ladirela. Ohartuko da, gainera, ohikune horiek izandako aldaketez ere. Horretarako "aspaldi", "beste sasoi batean", "gaur egun" eta antzeko esanguradun esapideak erabili izan ditugu erdal idazke­tanidazketan. Inoizkotan, hurbilkera kronologikoa egin dugu hamarkada zehaztuz edo berebiziko garrantzia izan zuten gertaerak aipatuz, 1936ko Gerrate Zibila esaterako, Hegoalderako, edo Munduko Gerra (1940-45), Iparralderako. Ez dugu uste hori datazioan huts egitea denik, kultur gertaera horien hasiera edo amaiera emango lukeen edozein data ez balitzateke guztiz zehatza izango.
Gure obra hau etnografikoa da, eta ez historikoa, nahiz eta bertan bildutako usadioak eta joka­erak jokaerak mende honetakoak izan, gure informanteen muga bakarra gomuta da eta.
=== Eskerronak ===
Gaur aurkeztu dugun obra hau ezin izango genukeen kaleratu Eusko Jaurlaritzaren Iaguntza eta babesik gabe. Euskal Herriko Etniker taldeen izenean gure eskerrona adierazi nahi diegu kultur sailburu den M. Carmen Garmendiari, José María Agirre sailburuordeari eta sail bereko ondasun zuzendari den Eduardo Estraderi, proiektu honetarako beraien laguntza ematen jarrai­tu jarraitu dutelako. Eskerrak adierazi nahi dizkiegu baita Nafarroako Gobernuko hezkuntza eta kultur sailburuari, Jesús Javier Marcotegui, eta kultur zuzendari nagusiari, Tomás Yerro, liburu honen ediziorako eskainitako laguntzagatik.
Urte asko dira On Joxemiel Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko asmoa agertu zuenetik. Geure burua haren ikasletzat dugunok barru-barruan daramagu proiektu honen garrantzia kulturala. Ziur gaude aurrerantzean ere hainbat instituzioren laguntza izango duguna, eta horri eta gure kemenari esker proiektu erraldoi hau gauzatu egingo dugu, maisu izan genuen Barandiaranek ikertzen emandako bizi luze eta oparoaren fruitu gisa: Euskal Herriko Atlas Etnografiko honek aukera emago digu "gure herriaren kultura tradizionala sakon ezagutzeko, gaur egun bizi dituen aldaketez ohartzeko eta euskal herritarren etnografia beste kultura batzuen ikusian alderatzeko".
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}} {{#bookTitle:Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}
[[File:6.0.1_Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]
&nbsp;
9794
ediciones