Cambios

Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
''Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia (Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara) ''liburu hau Euskal Herriko Atlas Etnografikoa osatuko duen obraren beste aleetako bat dugu. Berorren xede nagusia kultura tradizionala egituratzen duten gertaeren bilketa sistematikoa egitea da. Honen aurretik ''La Alimentacian Donthstica (Etxeko Elikadura) (1990) '', ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak) ''(1993) eta ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak) ''(1995) kaleratu ditugu. Azken ale horrek eta oraingo beste honek Euskal Herriko bizilagunen bizitza osoko ohikuneen ikuspegi betea erakusten digute.
Dena den, inkestetako eta iturri bibliografikoetako materiala ahalik eta gehien eguneratuz transkribatzen saiatu gara, nahiz eta inoiz ez dugun arriskuan jarri bidalitako memorietako datuen fidegarritasuna.
Kapitulu bakoitzeko atalen eta izenburuetarako euskarazko hitzak normalizatutako ortogra­fiaren ortografiaren arauei jarraituz eman ditugu.
Elementu jakin bati deitzeko moduak zerrendatu izan ditugunean, aldaera linguistikoak bildu egin ditugu antzeko jatorrien arabera, ahoskeragatik izan litezkeen desberdintasunak kontuan izan gabe. Idazkera hori, herri bakoitzeko erreferentzia zehatza galdu egiten duen arren, gure ustez argiena da, bai euskarazko bai gaztelerazko aldaerak biltzean.
Inkesta egin dugun herrien kokagune geografikoa sarrerako atal honetan bertan jasotako mapan ikus liteke.
''Datuen banaketa geografikoaz: ''Argitalpenaren taiva gogoan hartuta, bertan bildutako datuak inkestaren egiaztatu izan diren herrietakoak baino ez dira. Bistakoa da, interpretazio horiek ez direla bakarrik herri horretarako baliagarriak izango. Zilegi litzateke, beraz, herri horiek har­tzen hartzen dituena baino eremu zabalagoari dagozkiola pentsatzea.
''Kultur gertaeren datazioaz: ''Irakurlea irakurri ahala konturatuko da jaiotza, gaztaro edo ezkon­tzako ezkontzako ohikune hauetako batzuk oraindik indarrean daudela edo beraietako asko galdu egin dire­ladirela. Ohartuko da, gainera, ohikune horiek izandako aldaketez ere. Horretarako "aspaldi", "beste sasoi batean", "gaur egun" eta antzeko esanguradun esapideak erabili izan ditugu erdal idazke­tanidazketan. Inoizkotan, hurbilkera kronologikoa egin dugu hamarkada zehaztuz edo berebiziko garrantzia izan zuten gertaerak aipatuz, 1936ko Gerrate Zibila esaterako, Hegoalderako, edo Munduko Gerra (1940-45), Iparralderako. Ez dugu uste hori datazioan huts egitea denik, kultur gertaera horien hasiera edo amaiera emango lukeen edozein data ez balitzateke guztiz zehatza izango.
Gure obra hau etnografikoa da, eta ez historikoa, nahiz eta bertan bildutako usadioak eta joka­erak jokaerak mende honetakoak izan, gure informanteen muga bakarra gomuta da eta.
=== Eskerronak ===
Gaur aurkeztu dugun obra hau ezin izango genukeen kaleratu Eusko Jaurlaritzaren Iaguntza eta babesik gabe. Euskal Herriko Etniker taldeen izenean gure eskerrona adierazi nahi diegu kultur sailburu den M. Carmen Garmendiari, José María Agirre sailburuordeari eta sail bereko ondasun zuzendari den Eduardo Estraderi, proiektu honetarako beraien laguntza ematen jarrai­tu jarraitu dutelako. Eskerrak adierazi nahi dizkiegu baita Nafarroako Gobernuko hezkuntza eta kultur sailburuari, Jesús Javier Marcotegui, eta kultur zuzendari nagusiari, Tomás Yerro, liburu honen ediziorako eskainitako laguntzagatik.
Urte asko dira On Joxemiel Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko asmoa agertu zuenetik. Geure burua haren ikasletzat dugunok barru-barruan daramagu proiektu honen garrantzia kulturala. Ziur gaude aurrerantzean ere hainbat instituzioren laguntza izango duguna, eta horri eta gure kemenari esker proiektu erraldoi hau gauzatu egingo dugu, maisu izan genuen Barandiaranek ikertzen emandako bizi luze eta oparoaren fruitu gisa: Euskal Herriko Atlas Etnografiko honek aukera emago digu "gure herriaren kultura tradizionala sakon ezagutzeko, gaur egun bizi dituen aldaketez ohartzeko eta euskal herritarren etnografia beste kultura batzuen ikusian alderatzeko".
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}} {{#bookTitle:Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}
[[File:6.0.1_Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia_mapa.jpg|900px|center]]
&nbsp;
9794
ediciones