Cambios

sin resumen de edición
Bizitzako ohikuneen azterketa da obra honen muina. Heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin batera, bizitzako ohikuneen ikuspegi osoa erakusten dute bien artean.
Lehenengo zatia, hasierako sei atalak hartzen dituena, jaiotza, bataioa eta haurtzaroari buruz­koa da: umea etxean erditu eta jaiotzaren inguruan zeuden ohiturak, jaioberriari eskaintzen zio­ten zaintza berezia eta edoskitzaroa. Bataiorako aintzinako eta gaur egungo ohikuneak eta aita­amabitxiakaita-­amabitxiak. Amaberrialdirako debekuak, ama elizara sartzeko errituala, amaberriari egiten ziz­kioten bisitaldiak eta egoera hori amaitzen zenerako ospakizunak. Haurra zaintzeko ohiturak, lehen jaunartzerako eta sendotzarako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan lagun­tzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.
Atal horretan bildutako deskripzioak ez dira bakarrik ohikuneei buruzkoak, sineskerien berri ere jaso dugu eta: haurrek jaioberrien jatorriari buruz zituztenak edo helduek haurdunaldiari eta erditzeari buruz zituztenak.
127 728
ediciones