Cambios

sin resumen de edición
=== Atlas Etnografikoa egiteko proposamena ===
On Joxemiel Barandiaranek, hogeiaren hamarkadatik hasita euskal etnografia aztertzen lan egin zuen ikerlari handiak, Zaragozan 1968. urtean eratu zuten L ''Congreso de Artes y Costumbres ''delakoan ''Bosquejo de un Atlas Etnografico del Pueblo Vasco''<ref>Ikus: Jose Miguel de BARANDIARAN. OO.CC. VI. tomoa. Bilbao, 1974, 351-355 orr.</ref> izeneko komunikazioa aurkeztu zuen. Bertan, euskal arloan ordura arte egindako ikerlan etnografikoen zerrenda aipatu ondoren, iri­tzi iritzi kritikoa agertu zuen, arlo horretan izandako huts eta gabeziarik nagusienak zehaztuz.
Hurrengo urtean, 1969an, ''V. Jornadas de Estudios Folklaricos Aragoneses ''izenekoan beste ponen­tzia bat aurkeztu zuen, ''Criterios generales para una investigacian etnografica de los Pueblos Pirenaicos''<ref>Ibidem, 357-383. orr.</ref> titulua zuena. Ponentzia horrekin batera galdeketa etnografiko bat aurkeztu zuen, Europako Etnologiaren Nazioarteko Konferentziak 1965ean prestatutako plangintzaren arabera berrera­tua.
127 728
ediciones