Cambios

sin resumen de edición
On Joxemiel Barandiaranek, hogeiaren hamarkadatik hasita euskal etnografia aztertzen lan egin zuen ikerlari handiak, Zaragozan 1968. urtean eratu zuten L ''Congreso de Artes y Costumbres ''delakoan ''Bosquejo de un Atlas Etnografico del Pueblo Vasco''<ref>Ikus: Jose Miguel de BARANDIARAN. OO.CC. VI. tomoa. Bilbao, 1974, 351-355 orr.</ref> izeneko komunikazioa aurkeztu zuen. Bertan, euskal arloan ordura arte egindako ikerlan etnografikoen zerrenda aipatu ondoren, iritzi kritikoa agertu zuen, arlo horretan izandako huts eta gabeziarik nagusienak zehaztuz.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Hurrengo urtean, 1969an, ''V. Jornadas de Estudios Folklaricos Aragoneses ''izenekoan beste ponentzia bat aurkeztu zuen, ''Criterios generales para una investigacian etnografica de los Pueblos Pirenaicos''<ref>Ibidem, 357-383. orr.</ref> titulua zuena. Ponentzia horrekin batera galdeketa etnografiko bat aurkeztu zuen, Europako Etnologiaren Nazioarteko Konferentziak 1965ean prestatutako plangintzaren arabera berreratua.
</div>
Hona hemen bi komunikazio horietan azaldu zituen puntu nagusiak:
Urte asko dira On Joxemiel Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko asmoa agertu zuenetik. Geure burua haren ikasletzat dugunok barru-barruan daramagu proiektu honen garrantzia kulturala. Ziur gaude aurrerantzean ere hainbat instituzioren laguntza izango duguna, eta horri eta gure kemenari esker proiektu erraldoi hau gauzatu egingo dugu, maisu izan genuen Barandiaranek ikertzen emandako bizi luze eta oparoaren fruitu gisa: Euskal Herriko Atlas Etnografiko honek aukera emago digu "gure herriaren kultura tradizionala sakon ezagutzeko, gaur egun bizi dituen aldaketez ohartzeko eta euskal herritarren etnografia beste kultura batzuen ikusian alderatzeko".
{{DISPLAYTITLE: Sarrera}} {{#bookTitle:Ritos del Nacimiento nacimiento al Matrimonio matrimonio en Vasconia | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia}}
[[File:6.0.1_Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia_mapa.jpg]]
&nbsp;
127 728
ediciones