Cambios

sin resumen de edición
Obra honetarako testua gehienbat Etniker taldeek tokian tokian 1992an egindako galdeketetan bildutako materialetan oinarrituta dago. Galdeketa horiek egin zituzten ikerlarien eta herrien zerrendak obraren hasierako orrialdeetan daude.
On Joxemiel Barandiaranek Etniker proiektua eratzean ikerketei ekiteko bidea zehaztu eta bere galdeketa argitaratu ondoren 1970etik aurrera Etniker proiekturako ikerlan etnografiko puntual batzuk gauzatzen hasi ziren, geroago zenbait aldizkaritan kaleratu izan zirenak: ''Anuario de Eusko Folklore, Cuadernos de Etnologia y Etnografict de Navarra, Etniker-Bizkaia ''eta ''Ohitura, ''adibi­dezadibidez.
Etniker taldeetako zenbait kidek osatu egin zituzten galdeketak egindako herrietako mono­grafia etnografikoak: Francisco Javier eta Jose. Angel Zubiaurrek 1980an argitaratu zuten San Martin Unxekoa (N); Luciano Lapuentek 1971-1979 urteetan egindako ikerketen berri jaso zuen ''Las Aniscoas ''(1990) izeneko obran; Jesits Ruiz de Larramendik Agurain uriari (A) buruz­ko azterlan etnografikoa kaleratu zuen 1994an.
127 728
ediciones