Cambios

sin resumen de edición
:1. Gure argitalpen etnografiko askotan, herri-tradizioak guganaino ekarri digun materiala baino ez dugu bildu. Baina gaur egun gure kultura ez da bakarrik gure herriaren prozesu historikoak orain arte izan dituen faseetako bizieren multzoa. Edozein aldetatik datozkigun eta gure galdeketak egin ohi ditugun euskal komunitateetan onartutako biziera berriek ere osatzen dute.
:2. Guk egindako azterlan eta argitalpenetako asko gertaeren deskripzio estatiko eta ia mor­fologiko morfologiko hutsak dira. Egileek material batzuk jaso zituzten kultur multzo nahasi horretatik eta datu garbi gisa erakutsi zituzten, dagozkien espezialitateko gertaerak zehatu eta des­kribatzen deskribatzen dituen naturalisten jokaerari jarraituz. Azken gertaera horiek badute berezko nolabaiteko esangura, baina beste haiek —kultur gertaerak— behatzailearenak ez diren beste neutraltasun batzuetara bideratzen gaituzten seinaleak dira. Beraz, ez da bide zuze­na zuzena gertaera horiek bakandu, sustantibatu eta manipulatzea naturalistak bere gertaerekin laborategian egingo lukeen antzera. Kultur gertaerak beraiei dagokien giza-kontestutik apartatzean eta objektibatzean beraien benetako izatetik aldendu baino ez ditugu egiten.
:3. Ezin dugu kultura sinboloei bakarrik begiratuta gugan jaso, ezinbestekoa baitugu sinbolo horiek erreferentziatzen duten errealitatea bizi izatea, inguru horrekin eta beste gizaki ba­tzuekin harremanak dituen jendearekin batera. Etnologiaren barruan ezin liteke ondo ulertu benetan bizi izan ez dena.
127 728
ediciones