Cambios

sin resumen de edición
Oraindik argitaratu gabe dagoen dokumentazio etnografikoari dagokionez lehenengo eta behin Aita Jose Antonio Donostia aipatu beharko genuke. Berak jasotako datuak Nafarroako mendialdeko herrietakoak dira, hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetan bildutakoak. Artxibo horiek Aita Donostiaren loba den Teresa Zulaika eta dagoeneko hil zaigun Jorge de Riezuri esker erabili ahal izan ditugu.
Madrileko Ateneoak, mende honen hasierako urteetan, Espainian inkesta bat egin zuen: ''Costumbres populares referentes al Nacimiento, Matrimonio y Muerte. ''Inkesta horretako emaitzen zati bat, jaiotzari dagokiona, 1990ean argitaratu zuen Museo del Pueblo Español deritzanak ''El ciclo vital en España ''izenburupean, bi bolumenetan banatuta. Material horretako bigarren zatia, Euskal Herriari dagokiona behintzat, oraindik argitaratu gabe dago<ref>Ikertzen ari garen eremuari dagokionez, inkesta hori Laguardia, Llodio, Bilbao, Gernika, Deba, Mendaro, Bergara, Oñati, Azpeitia, Iruriea, Sunbilla, Aoiz, Lizarra, Tafalla, Falces, Kaparroso eta Monteagudon egin zuten. Herri horiei buruzko erantzunen fitxak talde berean bilduta daude inkestako lurraldekako banaketan.</ref>. Biltegi hori erabiltzeko aukera izan dugu Bartzelonako Consejo Superior de Investigaciones Cientificas erakundearen "Archivo de Etnografía y Folklore de Cataluña, Institución Milá y Fontanals" delakoan gordeta duten kopiari esker. Horretarako, Lluis Galvo eta Manuel Mandianes jaunen eskerroneko laguntza izan dugu. Mende hasieran baturiko material horiez baliatu ahal izanak aukera ezin­hobea ezinhobea eman digu sasoi hartan bildutako datuetatik mendea bukatzear dugun honetan jasotako­etara jasotakoetara jazotako transizioa neurtzeko.
Testuaren lagungarri argazkiak, geure ikerlariek eurek lortutakoak gehienak. Halere argazki­rik zaharreneko batzuk artxibo publiko edo pribatuetakoak dira eta beste asko aldizkari grafi­koetatik atera ditugu. Beti aipatu dugu jatorria.
127 728
ediciones