Cambios

sin resumen de edición
Madrileko Ateneoak, mende honen hasierako urteetan, Espainian inkesta bat egin zuen: ''Costumbres populares referentes al Nacimiento, Matrimonio y Muerte. ''Inkesta horretako emaitzen zati bat, jaiotzari dagokiona, 1990ean argitaratu zuen Museo del Pueblo Español deritzanak ''El ciclo vital en España ''izenburupean, bi bolumenetan banatuta. Material horretako bigarren zatia, Euskal Herriari dagokiona behintzat, oraindik argitaratu gabe dago<ref>Ikertzen ari garen eremuari dagokionez, inkesta hori Laguardia, Llodio, Bilbao, Gernika, Deba, Mendaro, Bergara, Oñati, Azpeitia, Iruriea, Sunbilla, Aoiz, Lizarra, Tafalla, Falces, Kaparroso eta Monteagudon egin zuten. Herri horiei buruzko erantzunen fitxak talde berean bilduta daude inkestako lurraldekako banaketan.</ref>. Biltegi hori erabiltzeko aukera izan dugu Bartzelonako Consejo Superior de Investigaciones Cientificas erakundearen "Archivo de Etnografía y Folklore de Cataluña, Institución Milá y Fontanals" delakoan gordeta duten kopiari esker. Horretarako, Lluis Galvo eta Manuel Mandianes jaunen eskerroneko laguntza izan dugu. Mende hasieran baturiko material horiez baliatu ahal izanak aukera ezinhobea eman digu sasoi hartan bildutako datuetatik mendea bukatzear dugun honetan jasotakoetara jazotako transizioa neurtzeko.
Testuaren lagungarri argazkiak, geure ikerlariek eurek lortutakoak gehienak. Halere argazki­rik argazkirik zaharreneko batzuk artxibo publiko edo pribatuetakoak dira eta beste asko aldizkari grafi­koetatik grafikoetatik atera ditugu. Beti aipatu dugu jatorria.
=== Obraren edukia ===
127 728
ediciones