VI. EZKUTAKETA JOLASAK

Esta página es una versión traducida de la página JUEGOS DE ESCONDERSE. La traducción está completa al 100 %.

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Ezkutaketa jolasak hiru ataletan egituratuta geratu dira. Horrela batzeko, kontuan hartu diren irizpideak dira, batetik, haur bakar bat gelditzen den itsu edo bat baino gehiago diren, eta, bestetik, itsu gelditzen denaren posizioa.

Contenido de esta página

Haur bakar batek beste batzuk bilatzen dituen jolasak

Gordeketan. Al escondite o Al esconderite

Oso jolas zabaldua da, mutil koxkorrek zein neska koxkorrek praktikatua. Zozketa bat egiten da erabakitzeko zein den itsu. Jolasa hasten da itsu denak burua besoetan bermatzen duenean, eta besoak pareta batean edo arbola batean, aldi berean zenbakiak hurrenez hurren kontatzen dituen bitartean edo errezitazio bat egiten duen bitartean, gainerako guztiak tarte horretan ezkutatu ahal izan daitezen berak ikusi gabe. Ondoren, besteen bilaketa hasten da eta irabazlea edo galtzailea zein den erabakitzeko kontuan hartzen da itsu denak besteak ikustea, batzuk eta besteak irteera puntura iristeko bizkortasuna eta formula jakin batzuen errezitazioa.

Jolasaren garapen xehea hau da: taldea bilduta, zozketa formula ugarietako baten bidez nor den itsu zehazten da. Haurretako batek formula horietako bat errezitatzen du, banan-banan seinalatuz parte-hartzaile guztiak. Azken hitza edo azken silaba egokitzen zaiona aske gelditzen da. Formula errepikatzen da harik eta azkenean bakar bat geratzen den arte, itsu geldituko dena.

Pico pico

Gordeketaren modalitate bat da, Garden (N) jasoa. Itsu gelditzen dena besteei bizkarra emanda jartzen da, esku bat atzean duela. Jokalarietako batek atzamar batekin jotzen du eskuan, eta orduan berak asmatu egin behar du nork jo duen. Asmatzen ez baldin badu, kontatu egin behar du besteek tarte hori ezkutatzeko baliatzen duten bitartean.

Kontaketa amaitzen denean, ezkutatuen bilaketa hasten da. Jokalari bat ikusten baldin badu, esaten du: "Pico, pico, Juan"; eta orduan delako Juan hori eliminatuta gelditzen da. Aske gelditzeko, lasterka joan behar zuen kontaketa egindako paretaraino itsu zena baino lehen, ez izateko "arenado", hau da, eliminatuta.

Un, dos, tres, carabí carabá. Bat, bi, hiru, eguzki

Jolas misto oso zabaldua da. Horren garapenean, kontuan hartzen dena da mugimenduan harrapatua ez izatea. Honela jolasten da: Parte-hartzaileetako bat paretaren kontra kokatzen da, esaldi hau errepikatzen: «Un, dos, tres, carabí, carabá». Bien bitartean, gainerako parte-hartzaileek, aurretik finkatutako distantzia batean kokatuta, une hori baliatzen dute paretarantz joateko.

Esaldia esan eta gero, itsu denak burua jiratzen du. Une horretan parte-hartzaileetako bat mugitzen ari baldin bada, horrek irteera puntura itzuli eta berriro hasi behar du ibilbide guztia. Galtzailea paretara azken iristen dena da.

Al bote, bote. Pote-poteko

Oso jolas zabaldua da. Harri batzuk sartzen dira kontserba-poto huts batean eta ahoa zapalduz ixten da. Leku bat markatzen da, Aramaion (A) txinbue deritzona, potoa «kantatzeko». Bat han gelditzen da, itsu. Aske dauden jokalarietako batek ahal bezain urrun jaurtitzen du potoa ostiko batez edo eskuarekin, eta itsu dagoena haren bila doan bitartean gainerakoak ezkutatu egiten dira.

Potoa jasotzen duenean, markatutako lekura itzultzen da, Aramaion (A) txinbu edo piru deritzonera, eta, lurrean kolpe kopuru jakin bat eman eta gero, ezkutatzerik izan ez duen jokalari bat ikusi baldin badu hura aurkitu eta potoarekin kolpeak emanez esaten du: «Bote, bote por 'Ander'» («Pote, pote ‘Anderrengatik’»). Ezkutatzerik izan ez duena edo aurkitutako lehena itsu gelditzen da hurrengo jokaldian. Ezkutatuta daudenak aske gera daitezke, ezkutalekutik irten, potora itsu dagoena baino lehen iritsi eta kolpeak emanez esanez gero: «Bote, bote por mí». Lezaunen (N), batek jokalari guztiak aske utz ditzake «pote, pote por todos» esanez («pote, pote denengatik»). Jokaldia amaitzen da denak aurkituak edo aske utziak izan direnean.

Bilatzaileak bat baino gehiago diren jolasak

Tres navíos en el mar

Oso jolas zabaldua da, Baskoniako eskualde guztietan praktikatu izan dena.

Bi talde eratzen dira ohiko zozketa prozeduretako baten bitartez. Talde bat, zozketan galtzaile gertatzen dena, hiru jokalarik osatzen dute, eta besteak bilatu behar ditu.

Zozketa baino lehen, ezkutatzea zilegi den jolasgunea mugatzen da (kaleak, lekuaren inguruak eta abar). Ezkutatzea egokitu zaien taldeko kideek, ezkutatutakoan «¡Tres navíos en el mar!» («Hiru ontzi itsasoan!») oihukatzen dute. Bilaketari ekin behar diotenek erantzuten dute: «y otros tres en busca van» («eta beste hiru bila»); bestela, «otros tres sin navegar» («beste hiru nabigatu gabe») (ohiko formulak) edo «otros tres a navegar» («beste hiru nabigatzera») Agurainen (A). Parte-hartzaile hirukote horrek elkarrekin ezkutatu daudenak bilatu behar ditu. Puntu jakin batetik abiatzen dira, «tierra» («lurra») deritzona, «chitola» Agurainen (A). Bat ikusitakoan, puntu horretara itzuli behar dute eta hura ukituz «tierra descubierta» («lur aurkitua») esan; hori eginez gero, irabazi egiten dute. Jazartzen ari diren taldeko kide bat berak baino lehenago iritsi eta «tierra» oihukatzen baldin badu, aldiz, hark talde osoa uzten du aske eta berriro hasiko da jokoa. Alderantziz baldin bada, paperak trukatzen dituzte. Jokoa amaitzen da denak aurkituak izan direnean.

Ezkutaketa etxe inguruan

Jolas hau Portugaleten (B) praktikatzen da. Txokoak, landareak eta arbolak dituen gune ilun bat aukeratzen da, ezkutatzeko egokia. Jokalariak bikoteka banatzen dira eta zozketaz ezartzen da irteera ordena. Jokoari atzerantz binaka ibiliz ekiten diote, ez ikusteko nora doazen beste bikoteak, hogeita bost zenbatu bitartean. Jokoaren funtsa da, batzuk besteengandik bereizi eta gero, isilik mugitzea ilunpean, beste bikoteak aurkitzen saiatzeko, eta haien presentziaz ohartzean susto bat ematea.