Cambios

JUEGOS DE HABILIDAD/eu

No hay cambio en el tamaño, 13:32 6 may 2019
sin resumen de edición
Ziba eta kinkina mutil koxkorrenak baino ez dira izan ia, eta zibaren jolasak garrantzi handia izan du. Kapitulua hainbat trebetasun jolasekin amaitzen da, jostailu batzuk aipatuz; horien artean, orain dela gutxi arte behintzat izan duten garrantziarengatik nabarmentzekoak dira uztaien jolasa mutil koxkorren artean eta diaboloarena neska koxkorren artean.
== Tortolosak. sakak Sakak ==
Inkesta egindako hainbat herritan jaso denez, «tortolosetan» jolastea batez ere neska koxkorrek praktikatutako jolasa da. Adin handieneko informatzaileek oroitzen dute mendearen hasieran jolasten zela. Antza denez, beste garai batzuetan arauak eta jolasteko moduak konplexuagoak izan ziren eta gero sinplifikatu egin ziren.
«Tortolosetara» modu askotan jolastu izan da. Dibertsitate hori agerian dago jolasaren elementuetan, haren arauetan eta laguntzen zuten kantatxoetan.
== Jolasak kromoekin. kromoka Kromoka ==
=== Jolasaren osagaiak ===
Alde batetik soilik inprimatutako kromoak erabiltzen dira, kolore eta gai askotakoak, ''marchantera'' batzuei, saltzaile ibiltari batzuei, edo dendetan erosiak. Batzuetan, gurasoek edo aitona-amonek jaietan edo ferietan alabei eta bilobei egindako opariak izaten ziren. Tamaina desberdinetan saltzen dira, orrialdetan edo pleguetan, marrazki monografikoekin edo zenbait figurarekin: loreak, animaliak, panpinak, etxetxoak, aingeruak, lore-otzaratxoak, haur ipuinetako pertsonaiak eta abar. Kromo batzuek, neska koxkorren kromotzat jotzen direnek, hegal parpailadunak dituzte eta brillantinazkoak edo purpurinazkoak dira. Mutil koxkorrenak autoenak, hegazkinenak, zaldienak, motorrenak, futbolarienak, txirrindularienak eta abarrenak dira.
== Ziba. tronpaka Tronpaka ==
Zibaren jolas ezaguna denbora-pasa tradizionala izan da Baskoniako haurren dibertsio moduen artean XX. mendeko hamarkada askoan, eta hala izaten jarraitzen du gaur egun ere.
Dantza egin dezan, ziba eskuarekin jaurtitzen da, atzamarren artean sobera den sokari eutsita. Ziba airean jiratzen hasten da eta halaxe jarraituko du lurrean ere, jaurtitzailearen trebetasuna jokoan jarriz.
== Kinkina. kinkika Kinkika ==
Mutil koxkorrek baino praktikatzen ez duten jolasa da, eta haren oinarria da muturrean punta duen tresna bat lokatzezko lur bigunaren gainera jaurtitzea. Tresna hori makila zorroztu bat izan daiteke, labana bat, aizto bat, iltze bat edo are bihurkin bat ere, eta normalean ''hinque'' deritzo. Baina herri batzuetan beste izen bat du gaztelaniaz, edo euskarazko izena bestela, ''kinkina'' batez ere.
127 728
ediciones