Diferencia entre revisiones de «JUEGOS DE MANOS Y DEDOS/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «<div style="margin-left:0cm;"></div>»)
m (Texto reemplazado: «{{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}» por «{{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}»)
 
(No se muestran 3 ediciones intermedias de 2 usuarios)
Línea 4: Línea 4:
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
  
En el tercer apartado tienen cabida unos juegos de fácil ejecución y muy comunes en los que se trata de atrapar o golpear las manos, transmitir mensajes o proyectar sombras en la pared con la ayuda de las manos.
+
<div style="margin-left:0cm;"></div>
  
{{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
+
Inkestan parte hartu duen jendeak emandako informazioaren arabera, badirudi antzina hariekin eta listariekin egindako jolasak oso errotuta egon zirela baina gaur egun ahaztuta daudela. Kapitulu hau horiei erreferentzia egiten dien eta ''«A hacer cunas»'' («Kumak egitera») jolasari erantzuten dion atal batez hasten da; jolas hori oso herrikoia izan da eta horren lekukotasuna ematen duen froga da egin zitekeen eta jasotako datuetan oinarrituta egin dugun figuren glosarioa.
 +
 
 +
Ondoren, neska koxkorren jolas batzuk agertzen dira, oinarritzat elkarri harriak pasatzea dutenak kantu baten erritmoari jarraituz, haiekin mugimendu jakin batzuk egin eta gero.
 +
 
 +
Hirugarren atalean, erraz egiteko moduko jolas oso komun batzuk daude, oinarritzat eskuak harrapatzea eta jotzea dutenak, mezuak transmititzea edo paretan itzalak proiektatzea eskuen laguntzaz.
 +
 
 +
Kapitulua txaloak jotzeko jolasekin amaitzen da, horietako batzuk korroan jolastekoak; jolas horiek bat datoz, ezaugarri askotan, aurrez deskribatu diren lehen adineko haurrentzako jolasekin. Haur handitxoagoentzat dira, eta, horrenbestez, beren artean jolasten dira nagusien laguntzarik gabe beste kasuren batean gertatzen den bezala.
 +
 
 +
== Kumak ==
 +
 
 +
''«A hacer cunas»'' deritzon jolasa inkesta egindako herri gehienetan agertzen da eta hariekin eta listariekin egindako jolasen artean horixe da informazioa dugun bakarra, eta ez beti osoa eta zehatza, leku askotan egiaztatu baldin bada ere gutxi baitira soka eskuekin elkarri lotzen joateko eta figurak lortzeko eman beharreko urratsei buruzko xehetasunak ematen dituzten informatzaileak.
 +
 
 +
Sorreran bakarka egindako jolasak izango ziren seguru asko, nahiz eta gaur egun bi lagunen parte hartzea behar izaten den. Jolasaren oinarria da hari batekin, artile batekin edo soka batekin zenbait figura egiten joatea, jolasean parte hartzen dutenen eskuez baliatuta eta haria ez askatzeaz arduratuta, horretarako are ahoa ere erabilita.
 +
 
 +
''«A hacer cunas»'' izen generikoak jolasaren modalitate asko hartzen ditu eta horietako batzuetan ez da kumarik egiten, bestelako figura batzuk baizik, hala nola ''«La parrilla»'' («Parrila»), ''«Las velas»'' («Kandelak»), ''«El sobre»'' («Gutun-azala») eta beste asko.
 +
 
 +
''«A cunas»'' jolasteko, hari, listari zein artile mota bat baino gehiago erabili izan dira. Leku batzuetan liza ere erabili izan da (Guardia-A), eta beste batzuetan galartzua edo xingola beltza, ''galartzu beltza'' (Bidegoian-G).
 +
 
 +
== Eskuekin egiten diren jolasak ==
 +
 
 +
=== Antzararen jokoa ===
 +
 
 +
Parte hartzaileek korro bat osatzen dute, besoak luzatuta eta eskuak irekita, esku-ahurrak goraka dituztela. Parte hartzaile bakoitzak bere eskuineko eskua pausatzen du eskuinean duen jolaskidearen ezkerreko eskuaren gainean, aldi berean kantatzen dutela:
 +
 
 +
:''Al juego de la oca,''
 +
:''de cua, cua, cua,''
 +
:''levanta el ala''
 +
:''y esconde, esconde, esconde ''
 +
:''el pre-mi-o.''
 +
 
 +
:(“Antzaren jokoan, / kua, kua, kua / hegoa altxatu / eta ezkutatu, ezkutatu, ezkutatu / sa-ri-a”.)
 +
 
 +
Kantuaren erritmoari jarraituz, neska koxkor batek eskuineko eskuaz ezkerrean duenaren eskuineko eskua jotzen du; horrek mugimendua errepikatzen du hurrengoarekin eta horrela bata bestearen atzetik; ''"pre-mi-o"'' ("sa-ri-a") esatean, hiru kolpe ematen dira segidan, eta ''"o"'' egokitzen zaiona ezkerrean duena jotzen saiatzen da hark eskua kendu aurretik eta eskumuturretik heldu gabe. Lortzen baldin badu, eliminatu egiten du; huts egiten baldin badu, bera da eliminatua.
 +
 
 +
Horrela jarraitzen dute harik eta bi neska koxkor baino geratzen ez diren arte. Orduan eskutik heltzen diote elkarri eta kantuaren erritmoari jarraituz jiraka hasten dira estrofa amaitu arte. Une horretan, eskuak irekitzen dituzte, ahurretik kontaktuan daudela. Esku gainak beherantz geratu zaizkionak lortu behar du, mugimendu azkar batez, bestearen esku gainak jotzea. Huts egiten baldin badu, eskuen posizioa alderantzikatzen dute eta aurrekoan kolpea saihestu duenak egiten du proba. Horrela jarraitzen dute, ahurren orientazio aldaketak txandakatuz eta aurkaria jotzeko ahaleginak eginez, harik eta batek bestea jotzea lortzen duen arte.
 +
 
 +
Jolas hau mistoa da baina batez ere neska koxkorrak jolasten dira horretan; aldaera txiki batzuekin jaso da Ametzaga Zuian, Moredan (A), Bilbon, Gernikan, Leioan, Portugaleten eta Zamudion (B).
 +
 
 +
== Txaloak jotzeko jolasak ==
 +
 
 +
Herri askotan jasotako jolasetan, bi jokalarik edo gehiagok, eskuarki neska koxkorrak, bata bestearen aurrean kokatuta, txaloak jotzen dituzte eskuekin talka eginez eta eskuak gurutzatuz. Jolaskideen eskuekin txalo jotzeko moduari buruzko arauak eta aldaerak daude, kasu batzuetan izterrak, sorbaldak eta abar jotzea, aldez aurretik ezarri eta errepikatzen den ordena bati jarraituta. Askotan tonadillez laguntzen dira, tonadilla horiek gero eta azelerazio handiagoz kantatuta, harik eta jolaskideek koordinazioa galtzen duten arte. Jolas horietako batzuk, denen ezaugarri den sinpletasunaren barruan, berezitasun batzuk dituzte.
 +
 
 +
=== En la calle 24 ===
 +
 
 +
''En la calle 24'' (24 kalean) izeneko jolasean jolasten diren neska koxkorrak zirkulu batean kokatzen dira eskuak beherantz luzatuta dituztela, esku-ahurretako bat gorantz orientatuta eta bestea beherantz, halako moldez non elkarren ondoan dauden jolaskideen ahurrek elkar ukitzen duten. Txaloak joz eta beste mugimendu batzuk eginez, hau kantatzen dute:
 +
 
 +
:''En la calle, lle-lle (1) ''
 +
:''veinticuatro, tro-tro (2)''
 +
:''habido, do-do (3)''
 +
:''un asesinato, to-to (4)''
 +
:''una vieja, ja-ja (5)''
 +
:''mata un gato, to-to ''
 +
:''con la punta, ta-ta ''
 +
:''del zapato, to-to.''
 +
:''Pobre vieja, ja-ja (6) ''
 +
:''pobre gato, to-to ''
 +
:''pobre punta, ta-ta ''
 +
:''del zapato, to-to.''
 +
 
 +
:(24 / Kalean / hilketa bat / egon da / emakume zahar batek / katu bat hil du / zapataren / puntaz. / Emakume zahar gaixoa / katu gaixoa / zapataren punta / gaixoa.)
 +
 
 +
Jolaskide batek ''«mala»'' (huts) egiten duen bakoitzean eliminatu egiten da, harik eta bakarra geratzen den arte, irabazlea. Hainbat parte hartzaile izaten saiatzen dira jolasa luzatzeko.
 +
{{DISPLAYTITLE: XI. ESKUEKIN ETA ATZAMARREKIN EGITEN DIREN JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 08:42 26 jun 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Inkestan parte hartu duen jendeak emandako informazioaren arabera, badirudi antzina hariekin eta listariekin egindako jolasak oso errotuta egon zirela baina gaur egun ahaztuta daudela. Kapitulu hau horiei erreferentzia egiten dien eta «A hacer cunas» («Kumak egitera») jolasari erantzuten dion atal batez hasten da; jolas hori oso herrikoia izan da eta horren lekukotasuna ematen duen froga da egin zitekeen eta jasotako datuetan oinarrituta egin dugun figuren glosarioa.

Ondoren, neska koxkorren jolas batzuk agertzen dira, oinarritzat elkarri harriak pasatzea dutenak kantu baten erritmoari jarraituz, haiekin mugimendu jakin batzuk egin eta gero.

Hirugarren atalean, erraz egiteko moduko jolas oso komun batzuk daude, oinarritzat eskuak harrapatzea eta jotzea dutenak, mezuak transmititzea edo paretan itzalak proiektatzea eskuen laguntzaz.

Kapitulua txaloak jotzeko jolasekin amaitzen da, horietako batzuk korroan jolastekoak; jolas horiek bat datoz, ezaugarri askotan, aurrez deskribatu diren lehen adineko haurrentzako jolasekin. Haur handitxoagoentzat dira, eta, horrenbestez, beren artean jolasten dira nagusien laguntzarik gabe beste kasuren batean gertatzen den bezala.

Kumak

«A hacer cunas» deritzon jolasa inkesta egindako herri gehienetan agertzen da eta hariekin eta listariekin egindako jolasen artean horixe da informazioa dugun bakarra, eta ez beti osoa eta zehatza, leku askotan egiaztatu baldin bada ere gutxi baitira soka eskuekin elkarri lotzen joateko eta figurak lortzeko eman beharreko urratsei buruzko xehetasunak ematen dituzten informatzaileak.

Sorreran bakarka egindako jolasak izango ziren seguru asko, nahiz eta gaur egun bi lagunen parte hartzea behar izaten den. Jolasaren oinarria da hari batekin, artile batekin edo soka batekin zenbait figura egiten joatea, jolasean parte hartzen dutenen eskuez baliatuta eta haria ez askatzeaz arduratuta, horretarako are ahoa ere erabilita.

«A hacer cunas» izen generikoak jolasaren modalitate asko hartzen ditu eta horietako batzuetan ez da kumarik egiten, bestelako figura batzuk baizik, hala nola «La parrilla» («Parrila»), «Las velas» («Kandelak»), «El sobre» («Gutun-azala») eta beste asko.

«A cunas» jolasteko, hari, listari zein artile mota bat baino gehiago erabili izan dira. Leku batzuetan liza ere erabili izan da (Guardia-A), eta beste batzuetan galartzua edo xingola beltza, galartzu beltza (Bidegoian-G).

Eskuekin egiten diren jolasak

Antzararen jokoa

Parte hartzaileek korro bat osatzen dute, besoak luzatuta eta eskuak irekita, esku-ahurrak goraka dituztela. Parte hartzaile bakoitzak bere eskuineko eskua pausatzen du eskuinean duen jolaskidearen ezkerreko eskuaren gainean, aldi berean kantatzen dutela:

Al juego de la oca,
de cua, cua, cua,
levanta el ala
y esconde, esconde, esconde
el pre-mi-o.
(“Antzaren jokoan, / kua, kua, kua / hegoa altxatu / eta ezkutatu, ezkutatu, ezkutatu / sa-ri-a”.)

Kantuaren erritmoari jarraituz, neska koxkor batek eskuineko eskuaz ezkerrean duenaren eskuineko eskua jotzen du; horrek mugimendua errepikatzen du hurrengoarekin eta horrela bata bestearen atzetik; "pre-mi-o" ("sa-ri-a") esatean, hiru kolpe ematen dira segidan, eta "o" egokitzen zaiona ezkerrean duena jotzen saiatzen da hark eskua kendu aurretik eta eskumuturretik heldu gabe. Lortzen baldin badu, eliminatu egiten du; huts egiten baldin badu, bera da eliminatua.

Horrela jarraitzen dute harik eta bi neska koxkor baino geratzen ez diren arte. Orduan eskutik heltzen diote elkarri eta kantuaren erritmoari jarraituz jiraka hasten dira estrofa amaitu arte. Une horretan, eskuak irekitzen dituzte, ahurretik kontaktuan daudela. Esku gainak beherantz geratu zaizkionak lortu behar du, mugimendu azkar batez, bestearen esku gainak jotzea. Huts egiten baldin badu, eskuen posizioa alderantzikatzen dute eta aurrekoan kolpea saihestu duenak egiten du proba. Horrela jarraitzen dute, ahurren orientazio aldaketak txandakatuz eta aurkaria jotzeko ahaleginak eginez, harik eta batek bestea jotzea lortzen duen arte.

Jolas hau mistoa da baina batez ere neska koxkorrak jolasten dira horretan; aldaera txiki batzuekin jaso da Ametzaga Zuian, Moredan (A), Bilbon, Gernikan, Leioan, Portugaleten eta Zamudion (B).

Txaloak jotzeko jolasak

Herri askotan jasotako jolasetan, bi jokalarik edo gehiagok, eskuarki neska koxkorrak, bata bestearen aurrean kokatuta, txaloak jotzen dituzte eskuekin talka eginez eta eskuak gurutzatuz. Jolaskideen eskuekin txalo jotzeko moduari buruzko arauak eta aldaerak daude, kasu batzuetan izterrak, sorbaldak eta abar jotzea, aldez aurretik ezarri eta errepikatzen den ordena bati jarraituta. Askotan tonadillez laguntzen dira, tonadilla horiek gero eta azelerazio handiagoz kantatuta, harik eta jolaskideek koordinazioa galtzen duten arte. Jolas horietako batzuk, denen ezaugarri den sinpletasunaren barruan, berezitasun batzuk dituzte.

En la calle 24

En la calle 24 (24 kalean) izeneko jolasean jolasten diren neska koxkorrak zirkulu batean kokatzen dira eskuak beherantz luzatuta dituztela, esku-ahurretako bat gorantz orientatuta eta bestea beherantz, halako moldez non elkarren ondoan dauden jolaskideen ahurrek elkar ukitzen duten. Txaloak joz eta beste mugimendu batzuk eginez, hau kantatzen dute:

En la calle, lle-lle (1)
veinticuatro, tro-tro (2)
habido, do-do (3)
un asesinato, to-to (4)
una vieja, ja-ja (5)
mata un gato, to-to
con la punta, ta-ta
del zapato, to-to.
Pobre vieja, ja-ja (6)
pobre gato, to-to
pobre punta, ta-ta
del zapato, to-to.
(24 / Kalean / hilketa bat / egon da / emakume zahar batek / katu bat hil du / zapataren / puntaz. / Emakume zahar gaixoa / katu gaixoa / zapataren punta / gaixoa.)

Jolaskide batek «mala» (huts) egiten duen bakoitzean eliminatu egiten da, harik eta bakarra geratzen den arte, irabazlea. Hainbat parte hartzaile izaten saiatzen dira jolasa luzatzeko.