XII. JOLAS ERRITMIKOAK

Esta página es una versión traducida de la página JUEGOS RITMICOS. La traducción está completa al 100 %.

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Kapitulu honek aztertzen duen jolas multzoan haurrak kantu baten erritmoan mugituz dibertitzen dira. Batzuetan jolasa mistoa izan badaiteke ere, normalean neska koxkorrak aritzen dira, edo, bestela, neska koxkorrak haur txikiagoekin. Askotan, kantuekin batera txaloak jotzen dira. Inkestek euskarazko kantu gutxi jaso dute. Arrazoi nagusia da kantu horietako gehienek eskolan dutela jatorria eta hirurogeiko hamarkadara arte nagusiki euskaraz hitz egiten den lurraldeetan eskolako hizkuntza bakarra, hala irakaskuntzan nola jolasgaraian, gaztelania izan dela. Gauza bera esan daiteke frantsesari buruz nagusiki euskaraz hitz egiten den Ipar Euskal Herriko herrietan.

Gehienak korroan jolasten dira: jolaskideak eskutik helduta, erdian neska koxkor bat dagoela dantzan edo/eta kantua antzezten; beste bat aukeratzen du bere bikotekide izateko eta egokitzen zaion jarduna egiten edo osatzen lagunduko dio aukeratuak.

Jolas batzuetan, neska koxkorrek aurrez aurre dauden eta, kantuaren erritmoan, elkarrengana hurreratu eta elkarrengandik bereizten diren ilaretan kantatzen dute. Badira korrokoak eta katekoak ere. Guztien ezaugarri komuna da egiteko errazak direla, eta kantuak duela garrantzia.

Azkenik, kontuan hartu behar da jolas hauek badituztela mimikako, antzezpeneko eta abarreko elementuak ere.

Contenido de esta página

Korroko jolasak. Korroka

Al corro de las patatas

Inkesta egindako herri gehienetan jaso da. Haur txikien jolasa da funtsean eta eskuarki haiekin pertsona nagusi bat jolasten da.

Korro bat osatzen dute eskutik helduta eta bueltak ematen dituzte. «Alupé» esandakoan makurtu egiten dira eta azkenean denak lurrean esertzen dira. Allon, Eugin eta Lezaunen (N), «Al corroncho de la patata» kantatzen dute, eta Apodakan (A), «Al corro de la alpargata».

Mendiolan, Moredan, Narbaxan, Erriberagoitian, Durruma Donemiliagan, Gasteizen (A), Bilbon, Karrantzan, Getxon, Portugaleten (B), Arian, Artaxoan, Elon eta Vianan (N):

Al corro de las patatas
comeremos ensalada,
como comen los señores
naranjitas y limones,
alupé, alupé,
sentadita me quedé.
(Pataten korroan / entsalada jango dugu, / jauntxoek bezala / laranjatxoak eta limoiak, / alupé, alupé / eserita geratu nintzen.)

Tengo una muñeca

Neska koxkorrek bueltak ematen dituzte eskutik helduta kantatzen duten bitartean[1]. Jolasaren amaieran, eskuarki, jolaskideak kokoriko edo belauniko jartzen dira.

Ondoren datorren kantu oso zabaldua dago:

Tengo una muñeca
vestida de azul,
con su camisita
y su canesú.
La saqué a paseo
se me constipó,
la metí en la cama
con mucho dolor.
Esta mañanita
me dijo el doctor,
que le dé el jarabe
con el tenedor.
Dos y dos son cuatro
cuatro y dos son seis,
seis y dos son ocho
y ocho dieciséis.
Y ocho veinticuatro
y ocho treinta y dos,
ánimas benditas
me arrodillo yo.
(Panpina bat daukat / urdinez jantzia, / bere atorratxoarekin / eta bere kanezuarekin. // Paseatzera atera / eta hotzeria harrapatu zuen, / ohean sartu nuen / min handia zuela. // Gaur goizean / medikuak esan dit / jarabea emateko / sardexkarekin. // Bi eta bi lau dira / lau eta bi sei, / sei eta bi zortzi dira / eta zortzi hamasei. // Eta zortzi hogeita lau / eta zortzi hogeita hamabi, / purgatorioko arimak / belaunikatzen naiz ni.)

Aurrez aurre jarritako ilaren jolasak

Pase misí, pase misá. Zubiri, zubiri. A la víbora

«Pase misí, pase misá», «A la víbora» eta «Zubiri­ zubiri» jolas bererako erabiltzen diren hiru kantu txiki dira. Jolasaren oinarria da jolaskideek besoak arku bat osatzeko luzatuz egindako zubi baten edo ate baten azpitik pasatzea. Kantuak adierazitako unean besoak jaisten dituzte («zubia erortzen da edo atea ixten dute») eta une horretan azpian dagoen jolaskidea harrapatzen dute.

Pase misí, pase misá. Hori da izen zabalduena. Zozketa formula baten bidez bi neska koxkor aukeratzen dira amak izan daitezen eta haiek zuzenduko dute jolasa. Biek esleitzen dute, isilpean, bietako bakoitzaren taldearen enblema izango den kolorea (urdina-gorria), fruta (udarea-sagarra) edo gozokia (txokolatea-karamelua). Gero zubi bat egiten dute arkua osatuz altxatutako beren besoekin eta eskutik helduta. Arku horren azpian pasatzen dira jolaskideak katea osatuz edo sorbaldatik edo gerritik lotuta, kantu honen erritmoan jauziak eginez:

Pase misí, pase misá,
por la puerta de Alcalá
la de alante corre mucho
y la de atrás se quedará.
Pase misí, pase misá...
(Pasatu misí, pasatu misá, / Alcaláko atetik / aurrekoa azkar doa / eta atzekoa gelditu egingo da. / Pasatu misí, pasatu misá...)

Kantua «y la de atrás se quedará» («eta atzekoa gelditu egingo da») dioen bertso-lerrora iristean, besoak jaisten dituzte eta une horretan azpian dagoen neska koxkorra harrapatzen dute. Orduan galdekatu egiten dute: «—Zer nahiago duzu, gorria ala urdina?» edo aurretik ezarritako beste alternatibetako bat. Erantzunaren arabera, neska koxkorra ama baten edo bestearen atzean geratuko da. Jolasak jarraitzen du jolaskide guztiak bi taldetan banatuta egon arte. Amaitzeko, amek eskutik heltzen diote elkarri eta talde bakoitzeko neska koxkorrak gerritik, eta indarka hasten dira, sokatira batean bezala, beste bandokoak erakartzeko ahaleginean. Hori lortzen duen taldeak irabazten du.

Korroko eta kateko jolasak

La cantinerita

Jolasteko modurik ohikoenean, bi ilara sortzen dira, aurrez aurre jarrita biak, eta neska koxkor bat irteten da erdira. Ilaretako neska koxkorrek txaloak jotzen dituzten bitartean, erdian dagoena, eskuak gerrian jarrita, kantatzen eta alde batetik bestera dantza egiten hasten da musikaren erritmoari jarraituz. Kantua «me saludan» («agurtu egiten naute») bertso-lerrora iristean, irmo jartzen da berak aukeratu duen neska koxkorraren aurrean eta agur militarra egiten dio esku bat burura eramanda. Aukeratutako neska koxkorrak agur bera eginez erantzuten dio. Gero biak besoetatik lotzen dira eta azken ahapaldia kantatzen dute aldi berean dantza eginez. Ahapaldi hori amaitzean, lehenengoa taldera biltzen da eta bigarrena erdian geratzen da «cantinerita» («kantineratxo») gisa, eta horrela jarraitzen du jolasak.

Kantuaren aldaerek ezberdintasun txikiak dituzte, kasu batzuetan ahapaldien ordena aldatzen da. Halaber, «gozar tu amor» («zure maitasuna gozatu») dioen lekuan, batzuetan «rogar» esaten da («erregutu»), edo «lograr tu amor» («zure maitasuna lortu»). Ametzaga Zuian, Pipaónen, Gasteizen (A) eta Abadiñon (B) jasotako kantuaren hitzak honako hauek dira:

Yo soy la cantinerita
niña bonita del regimiento,
que a todos mis soldados
tengo contentos, del batallón.
Un día mis soldados
cuando me ven pasar,
me saludan
y se escuadran
y me dicen al pasar:
Cantinerita niña bonita
si yo pudiera gozar tu amor,
una semana de buena gana
sin comer rancho estaría yo.
(Kantineratxoa naiz ni / erregimentuko neska polita, / batailoiko nire soldadu guztiak / pozik dauzkadana. // Egun batean nire soldaduek / ni pasatzen ikustean, / agurtu egiten naute / eta irmo jartzen dira / eta esaten didate pasatzean: // Kantineratxoa neska polita / zure maitasuna gozatu ahal banu, / gogo onez egongo nintzateke astebetez / arrantxorik jan gabe.)


  1. Sokasaltoan aritzeko ere erabiltzen ziren kantu-hitz horiek. Hala egiaztatu da Durangon (B) eta Zerainen (G).