Diferencia entre revisiones de «LA ELABORACION TRADICIONAL DEL PAN/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
m (Texto reemplazado: «{{#bookTitle:Etxeko Elikadura Euskal Herrian|Alimentacion_domestica_en_vasconia/eu}}» por «{{#bookTitle:Etxeko Elikadura Euskal Herrian | Alimentacion_domestica_en_vasconia/eu}}»)
 
(No se muestran 6 ediciones intermedias de 2 usuarios)
Línea 66: Línea 66:
 
Ogia elikagairik errespetatuena izan da. Narbaxan (A), pertsona askorentzat esanahi sakratua dauka; haientzat, mezetako hostia irudikatzen du.
 
Ogia elikagairik errespetatuena izan da. Narbaxan (A), pertsona askorentzat esanahi sakratua dauka; haientzat, mezetako hostia irudikatzen du.
  
Bermeon (B), informatzaile batek komentatu zuen ogia dela (sinbolizatzen duela) Jainkoaren aurpegia: ''"Ogije, Jaungoikuen arpije" .''
+
Bermeon (B), informatzaile batek komentatu zuen ogia dela (sinbolizatzen duela) Jainkoaren aurpegia: ''"Ogije, Jaungoikuen arpije"''.
  
 
=== Ogiaren banaketa elizan ===
 
=== Ogiaren banaketa elizan ===
  
 
Durangon (B), meza nagusian, jaunartzearen aurretik elkarri bakea ematean, ogi zati txikiak banatzen ziren, elizan bertan jateko. Apeza edo sakristaua erretilu batekin pasatzen zen, eta musu emateko eskaintzen zuen ''pastekuna'', aldi berean esaten zuela: «Pax tecum».
 
Durangon (B), meza nagusian, jaunartzearen aurretik elkarri bakea ematean, ogi zati txikiak banatzen ziren, elizan bertan jateko. Apeza edo sakristaua erretilu batekin pasatzen zen, eta musu emateko eskaintzen zuen ''pastekuna'', aldi berean esaten zuela: «Pax tecum».
{{DISPLAYTITLE: III. OGIA EGITEKO MODU TRADIZIONALA}} {{#bookTitle:Alimentación doméstica en vasconia | Alimentacion_domestica_en_vasconia}}
+
{{DISPLAYTITLE: III. OGIA EGITEKO MODU TRADIZIONALA}} {{#bookTitle:Etxeko Elikadura Euskal Herrian | Alimentacion_domestica_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 11:39 24 jun 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Jakingarri nagusiak

Beste garai batean, etxean kontsumitutako ogi guztia etxeko biztanleetako batek egina izaten zen. Duela zenbait hamarkada, Kantauriko itsasertzean zerealak landatzeari uztearekin batera eta okindegien garapenaren ondorioz, gero eta atzerakada handiagoa izan zuen etxean ogia egiteko ohiturak, eta gaur egun ohitura hori galduta dago herri gehienetan. Hala ere, berrogeita hamar urtetik gorako emakume askok badakite oraindik ere ogia egiten.

Etxeko ogia egitea oso jarduera zabaldua izan da, beraz, mende honetan alde batera uzten joan den arte. Herri batzuetan azken gerra zibila hasi baino lehen utzi zioten ogia etxean egiteari, eta beste batzuetan, hain zuzen ere, gertakari beliko horren ondorioz utzi zioten.

Irinak

Gari-irina, gariurun (Zeanuri-B), gariirin (Beasain-G), erabili izan da beti eta leku guztietan etxeko ogia egiteko.

Ondoren, garrantzi handienekoa arto-irina da; baina horren erabilera ez zegoen gari-irina bezain zabaldua, eta erabiliagoa zen Kantauri isurialdean.

Labearen prestaketa. Labesua

Ogiak moldeatu eta, hartzitzeko asmoz, leku berotu batean mantekin estalita eduki ondoren, labea pizten zen.

Labea berotzeko, errekina barruan sartu eta su ematen zitzaion. Labea prest zegoen gangak tonu zurixka hartzen zuenean. Orduan, txingarrak kentzen ziren labearen ahoaren aldera, eta gero azpiharriko lauzak erraztatzen ziren, ogiak utziko ziren lekua. Labean aire beroaren eraginez osatzen zen giroari euskaraz lama deitzen zaio Abadiñon (B).

Errekina

Gizonezkoen ardura izaten zen mendira joatea errekin gisa erabiltzeko egurra biltzera, hau da, labaerrekina (Zeanuri-B)

Azken herri horretan, pagoen adar txikiak erabiltzen ziren errekin gisa; ikazkinek, iketzginek, kimatu egiten zituzten, inusi, ikatz begetala egiten zutenean. Mendira egur horren bila joateari errekinetan joan deitzen zioten. Duela berrogeita hamar urte, adar gurdikada edo burkada bat bost pezetan eros zitekeen.

Labearen beste erabilera batzuk

Labearen beste zeregin garrantzitsu bat artoa lehortzea izan da. Kantauri isurialdeko herri batzuetan, gehiago landatu da artoa garia baino, eta artirina edo artourunea gehiago kontsumitu da. Leku horietan, artoa biltzen zenean, irailaren amaieran, aletu eta errotara eraman aurretik, haren lehortze azeleratuari ekiten zitzaion, eta ekiten zaio.

Gari-ogia. Ogia

Oratzea eta ogi-piezak egitea. Ogia ezarri

Masadaren egunean (Ameskoa N-Beherea), etxeko emakumeak goiz jaikitzen ziren, eguna argitu aurretik, eta lehen zereginak kriseilu baten argitan egiten zituzten.

Lehenik, zenbat ur, irin, gatz eta legamia beharko zen kalkulatzen zuten, eta ura berotzen jartzen zuten.

Eskuarki, emakumeek baino ez zuten parte hartzen ogia egiteko lanean, horretarako «begi hobea» zutelako. Hala ere, gizonek lagundu egiten zuten, batzuetan, oratzeko lanean.

Ogia, gaur egun

Gaur egun, pertsona bakoitzeko ogi kontsumoa txikiagoa da antzina baino. Zenbait kausak eragin du hori: lortutako bizi-maila hobeak eta kontu dietetikoen inguruko kezkak, besteak beste.

Gaur egun okindegi industrialetan egiten den ogiak barra luzearen forma du, eskuarki. Nahiz eta hori izan aurkezpenik ohikoena, forma tradizional biribila duen ogia ere eros daiteke. Azken horrek barra formakoak baino estimazio handiagoa izan ohi du, batez ere landa-eremuan egina bada, eta are handiagoa artisau-prozedurak erabiliz egina bada. Ogi barrak tamainarengatik eta pisuarengatik bereizten dira bata bestetik.

Artirina

Taloa

Taloa artirinez egiten zen eskuarki, baina batzuetan gari-irina gehitzen zitzaion. Ez zen legamiarik erabiltzen.

Ez zen ogiaren labean egosten, beheko suaren txingarren berotan baizik; horretarako, uzteko tresna egoki bat behar zen, pala bat eskuarki. Gero, sukalde ekonomikoaren txaparen gainean egiten hasi zen.

Taloak ogi arruntaren funtzio berberak betetzen zituen, eta hura ordezkatzen zuen batzuetan. Eskuarki, ogitarteko gisa kontsumitzen zen beste elikagai batzuekin batera. Gaztarekin, eztiarekin eta batez ere txerrikiekin (urdaia, urdaiazpikoa eta lukainka frijituak) jaten zen.

Morokila eta antzeko ahiak

Artirinarekin egiten zen beste produktu bat morokil izeneko ahia da; gaztelaniaz mintzo ziren herrietan ere hitz horrekin izendatzen zuten. Beste izen batzuk ere bazituen: dungulu, Bermeon (B); artasiku, Busturian eta Ajangizen (B); eta hormigo, Artziniegan (A).

Morokila gosaltzeko jaten zen, eta afarian ere bai. Artirinarekin, gatzarekin eta ur beroarekin egiten zen.

Ogiari lotutako errituak eta sinesmenak

Ogiak, oinarrizko elikagaiaren adierazpide gisa, zenbait erritu eta sinesmen ditu bereganatuak, onberatasunezko mundu batekin lotutakoak.

Ogia elikagairik errespetatuena izan da. Narbaxan (A), pertsona askorentzat esanahi sakratua dauka; haientzat, mezetako hostia irudikatzen du.

Bermeon (B), informatzaile batek komentatu zuen ogia dela (sinbolizatzen duela) Jainkoaren aurpegia: "Ogije, Jaungoikuen arpije".

Ogiaren banaketa elizan

Durangon (B), meza nagusian, jaunartzearen aurretik elkarri bakea ematean, ogi zati txikiak banatzen ziren, elizan bertan jateko. Apeza edo sakristaua erretilu batekin pasatzen zen, eta musu emateko eskaintzen zuen pastekuna, aldi berean esaten zuela: «Pax tecum».