Cambios

LOS RITOS FUNERARIOS EN IPARRALDE/eu

1862 bytes añadidos, 13:25 12 nov 2019
sin resumen de edición
== Heriotzari buruzko sinesmenak ==
Zaila da gai honi buruzko iritzia ematea. Irakurketa kristautik (''Jainkoaren nahia'') edo fatalistatik (''azken arenaorena'', ''azken ozka''...'') kanpo, heriotza aldi berean presentzia eta abiatze moduan “bizi da”. Egia esan, zantzuetan, garai “antzinagokoetan” zabalkunde handiz partekatuak izan direla diruditen ekiteko moduetan oinarritutako interpretazioak dira.
Presentziak ''Herioari'' egiten dio erreferentzia. Pertsonaren bila datorrenean, denek egon behar dute adi: animaliak ukuilura eramaten dira. Iriste horrek suak garbituko duen, araztuko duen aztarna moduko bat utz dezake.
Hildakoa garbitu, jantzi eta ohe batean aurkezten da, batzuetan apaindua. Gela egokitzen da ispiluak estaliz, argimutilak eta estalki-oihal txikiak aldatuz eta abar; ehun berezi batez, ''lonjera'', estalitako aulki batean lehen auzoak elizan jaso eta handik ekarri duen gurutzea jartzen da. Mahai batean ur bedeinkatuz betetako plater bat jartzen da, eta Erramu palmondo bat, hila bedeinkatzeko bisitetan. Mahaitxoan kandela bat pizten da gurutze baten edo Ama Birjinaren irudi baten ondoan. Agi horren presentzia funtsezkoa da, eta arduraz bereizi ditugu “argizari” eta argi motak, baita horien balio erlatiboa ere garai eta egoera jakin batzuetan.

7.262 Argiak ehortzetetan. Armendaritze (BN).png|center|600px|Argiak ehortzetetan. Armendaritze (BN). Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
== Jakinarazpena ==
Lehen auzoa, eta kasu batzuetan bigarrena (auzo hauek zehazten saiatu garen irizpideei jarraituz definitzen dira), familiarekin biltzen da, eta abisatu beharreko ahaideen zerrenda egiten da. Lehen auzoak lan hori bere gertuko auzoen artean banatzen du, eta beste batzuen artean, behar izanez gero, modu horretan heriotzaren mezulariaren funtzioa bereganatuta, ''hil mezulari''; bere aldetik, bere buruarentzat uzten du distantziarik luzeena. Jakinarazpenak, ''hil abertitzia'' deritzonak, heriotzaren berri ematea eta hiletaren dataz informatzea du xede. Animalia batzuei ere abisatzen zaie (behiak, ardiak, erleak, txakurrak), eta horretaz familiako kide bat arduratzen da. Animalia horietako batzuk lutoz egon zitezkeen denbora tarte luze samar batean, batez ere erleak eta ardiak: itxita gordetzen ziren, ezkilen hotsa eragozten zen edo trapu bat jartzen zitzaien.
Azkenik, bada jakinarazpenaren oihartzun moduko bat ere, egunean hiru bider entzuten den hil-kanpaiarena, egunsentian, eguerdian eta arratsean: ''argitzian, eguerdian, eta ilhuntzian''.
== Segizioaren prestakuntzak ==
Hiletaren ordua gerturatzen ari da; auzoko emakumeek beren kapa astunekin janzten dituzte emakumeak, gizonei beren lutozko kapei eusten laguntzen diete, gorbatak lotzen.
== Hileta -segizioa ==
Arotzak ordena jartzen du etxetik irteten den segizioan, kandelak eta loreak banatuz. Lehen auzoa izan ohi da segizioaren buru, elizako hileta-gurutzea eramanez. Haren atzetik kleroa doa, eta gero hildakoa, lau “lehen auzok” eramana. Emakumeak lehen auzo emakumearen atzetik doaz, zeina argiaren eramailea den, ''argizaina'', Nafarroa Beherean, lehen auzoen kandelak saski biribil batean eramanez.
Etxeko irteeran, Nafarroa Beherean bederen, arotzak segizioa antolatzen du. Tenpluaren sarreran, ''andere serorak'' egiten dio harrera. Lehenak kide baten heriotza ohoratzen duen komunitatea ordezkatzen du, eta bigarrenak komunitatea bera, zeinak harrera egiten dion leku batean, non Elizak, liturgiaren bidez, benetako zentzua emango dion haren heriotzari eta, horrenbestez, bizitzari.
Hileta-mezak aldaera gutxi ditu. Haren ezaugarri nabarmenenak “etxeko” erlijio bati dagozkio. Alderdi hauetan agertzen dira argi eta garbi: 1- Seroraren garrantzia “zeremonia-buru” moduan; 2- Lehen auzo emakumearen papera eta presentzia aktiboa; 3- Jendearen kokapena eta batez ere emakumeena, tradiziorik zaharrenean; 4- Argi moten manipulazioa, haien izaeraren arabera (''ezko'', ''xirio'').
== Eskaintzak ==
Hitz egin dugu lehenago argi-eskaintzez. Ondoren, etxeko hilak erregulartasunez eta modu kolektiboan ohoratuko ziren meza-eskaintzen bidez, emakumeek aurkeztuak gehienak.

= Ehorzketa ==

une bat izaten zen, eta, gero, jendea sakabanatu egiten zen.

= Etxea eta “hileta banketea” ==

otordua arotzak atondutako ''eskaratzean'' egiten da, eta arotza arduratzen da ogia, ardoa eta, halakorik baldin bada, kafea banatzeaz. Hain zuzen ere, otordu hori apala izan daiteke, baina benetako bankete baten antza ere izan dezake.

buruak edo lehen auzoak hasita, are apaizak ere, gonbidatuta baldin badago. Hildakoari soilik eskain dakioke, baina etxeko gainerako hildakoak ere elkar dakizkioke, ''etxetik atera diren arimentzat'', baita parte-hartzaileen artean hiltzen lehena izango dena ere. Azkeneko bi kasu horietan, argi ikusten dugu nola adierazten diren hala elkartasuna nola lotura bat, hemen eta orainaren, batetik, eta gure arimei harrera egiten dien beste leku horren artean, bestetik.

Hori guztia etxean gertatzen zen, horrela ziklo bat itxita.

= Lutoa ==

garai horren iraupena eta haren indarra hildakoaren izaeraren (haurra, nagusia) eta harekin dagoen loturaren araberakoa zen.

Antza denez, lutoaren hasiera emakumeek antolatutako zeremoniek markatzen zuten. Izan ziren “auzoen mezak” ere, haien oroitzapenik ia ageri ez baldin bada ere. Zeremonia horiek urriagoak ziren ''urthe buruko meza'' egin eta gero, “urteburuko meza” klasikoaren ondoren.

= Heriotzaren inguruko kondairak ==
Ez dago, berez, “heriotzari buruzko kondairarik” lurralde honetan; asko jota, ''arima erratiak'' deritzenei buruzko istorio estereotipatu batzuk, baita inolako arrazionaltasunik gabeko topiko eta praktikak ere. Ez da ohikoa ''Herioa'' entitate moduan hautematea eta informatzaile batek deskribatzea. Hileta erritual sustraitu eta egituratu batek halabeharrezko unea eta etxetik bizileku betierekorako iragatea onartzea eragiten du.
{{DISPLAYTITLE: XXV. HILETA ERRITUAK IPAR EUSKAL HERRIAN}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones