Cambios

LOS RITOS FUNERARIOS EN IPARRALDE/eu

125 bytes añadidos, 13:25 12 nov 2019
sin resumen de edición
Hildakoa garbitu, jantzi eta ohe batean aurkezten da, batzuetan apaindua. Gela egokitzen da ispiluak estaliz, argimutilak eta estalki-oihal txikiak aldatuz eta abar; ehun berezi batez, ''lonjera'', estalitako aulki batean lehen auzoak elizan jaso eta handik ekarri duen gurutzea jartzen da. Mahai batean ur bedeinkatuz betetako plater bat jartzen da, eta Erramu palmondo bat, hila bedeinkatzeko bisitetan. Mahaitxoan kandela bat pizten da gurutze baten edo Ama Birjinaren irudi baten ondoan. Agi horren presentzia funtsezkoa da, eta arduraz bereizi ditugu “argizari” eta argi motak, baita horien balio erlatiboa ere garai eta egoera jakin batzuetan.
<div style="margin-left[[File:0cm;"></div>7.262 Argiak ehortzetetan. Armendaritze (BN).png|center|600px|Argiak ehortzetetan. Armendaritze (BN). Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
== Jakinarazpena ==
Hiletaren ordua gerturatzen ari da; auzoko emakumeek beren kapa astunekin janzten dituzte emakumeak, gizonei beren lutozko kapei eusten laguntzen diete, gorbatak lotzen.
== Hileta -segizioa ==
Arotzak ordena jartzen du etxetik irteten den segizioan, kandelak eta loreak banatuz. Lehen auzoa izan ohi da segizioaren buru, elizako hileta-gurutzea eramanez. Haren atzetik kleroa doa, eta gero hildakoa, lau “lehen auzok” eramana. Emakumeak lehen auzo emakumearen atzetik doaz, zeina argiaren eramailea den, ''argizaina'', Nafarroa Beherean, lehen auzoen kandelak saski biribil batean eramanez.
127 728
ediciones