Cambios

LUGARES Y MODOS DE ENTERRAMIENTO/eu

7 bytes añadidos, 11:21 12 nov 2019
sin resumen de edición
Mende honen lehen laurdena arte, herri batzuetan iraun egin du bataiatu gabeko haur hilak etxeko teilatu-hegalaren azpian edo inguruko lur-zati batean ehorzteko ohiturak. Egiaztatu da, halaber, haur horien hilotzak etxearen esparruan ehortzi izana ere.
Bizkaian eta Gipuzkoan ehorzketa etxearen inguruan egiten zen, haren harresiaren eta itoginaren lerroaren artean<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Estelas funerarias del País Vasco. ''. Donostia: 1970, 39. or.</ref>.
Euskal Herri kontinentaleko landa-laneko inkesta batzuetan jasotako lekukotasunen arabera, mende honen erdialdera arte ohikoa izan da hilda jaiotako haurrak etxeko teilatu-hegalaren azpian ehorztea. Euskal Herri kontinentalean lur-zati horri ''andereen baratzea<ref>''Michel DUVERT. «La “La Maison Basque, un espace sacré» sacré” in ''Etxea ou La Maison Basque''. Donibane Lohizune: 1979, 20-21. or.''</ref> deritzo.
== Ehorzketa elizaren ondoan ==
Elizaren inguruko ehorzketa antzinatik dator, eta tenpluaren barruan egindakoa baino lehenagokoa da. Hilobia urratzeko arriskuaren aurka babes eraginkorra bermatzeko asmoak edo, are hobeto, hilobiaz harago santuen bitartekotzaren onurak jaso nahiak hilak martiri ospetsu baten hilobiaren ondoan ehorzteko praktika sortu zuen. IV. mendean praktika zabaldua zen jada, kategoriako hilei erreserbatuta bazegoen ere, ''ad sanctos'' hilobiratzea<ref>''Mario RIGHETTI. ''Historia de la Liturgia''. l. liburukia. Madril: 1955, 972. or.''</ref>.
Goi Erdi Aroan (VII. eta VIII. mendeak), Iberiar penintsulan pertsona gutxik zeukaten elizaren barruan hilobiratuak izateko pribilegioa. Hori gertatzen zenean, izaten zen monarkiak berak edo etxe ospetsuek (patroiek) finantzatzen zutelako tenplua. Garai horretan, nekropoliak elizaren inguruan egoten ziren, haren harresien ondoan.
Pixkanaka, ohituren trantsizioa gertatu zen, azkenean kanpoaldeko ehorzketak elizen barrura eraman zituena. «Denborak “Denborak aurrera egin ahala, eskubide bera eskatu zuten berentzat enperadoreek, eta laster fabore bera eman zieten apezpikuei eta apaizei eta are fidel soilei ere. Zenbait kontziliotako dokumentuek baieztatzen dute XII. mendera arte tenpluetako hilobia zuten bakarrak zirela apezpikuak, abadeak, ''dignis presbyteris, laicis fidelibus omnino pietate commendabilibus''. Gregorio IX.aren aitasantutzaz geroztik (1227-1241) askatasun handiagoa eman zen legoen ehorzketak egiteko, bereizketarik gabe, elizetan»elizetan”<ref>Eugeniusz FRANKOWSKI. ''Estelas discoideas de la Península Ibérica. ''. Madril: 1989, 223. or.</ref>.
Ehorzketak barruan egiteko ohitura zabaldu zenean, herri askotan ez zitzaion erabat utzi aldameneko hilerria erabiltzeari, hartan pertsonarik apalenak ehorzten jarraitu baitzuten, elizaren barruan ehortziak izateko pribilegioa ordaintzerik ez zutenak.
Hain egon zen errotuta ohitura hori, hil-hurrenek beren azken borondate eta testamentuetan ondo lotuta uzten zuten, idatziz, nola eta non ehortzi behar zituzten. Aldi berean, horrek eragin zuen elizen fabrikako solairua etxe kopuruari eta, horrenbestez, hilobiei doitzea. Biztanleriak gora egiten zuen lekuan dauzkate tenplurik handienak. Eliza berri bat eraikitzen zenean, zaharra eraitsi eta gero, hilobien berrantolaketa egin behar izaten zen. Hasieran antzinako elizaren planoa errespetatzen bazen ere, hilobien enkantean aberats berriek onenak lortzeko ahalegina egiten zuten, hau da, aldaretik gertuen zeudenak.
 
{{DISPLAYTITLE: XXIII. EHORZKETARAKO LEKUAK ETA MODUAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones