Diferencia entre revisiones de «PORTADORES DE OFRENDAS EN EL CORTEJO/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
 
(No se muestran 4 ediciones intermedias de 2 usuarios)
Línea 10: Línea 10:
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
  
Oro har, jaso da etxeko garbiketa lanaz eta arropa pertsonalaren zein etxeko arropen zainketaz etxeko emakumea edo emakumeak arduratzen zirela, eta garbiketa horren izaera funtsean higienikoa izan dela. Etxearen garbiketaren barruan sartzen zen gela guztiena, sukaldearena eta bakoitzari dagokion hatuarena. Garai batean, txorrotako urik ez zutenean, arropa eta baxera garbitzeko lanak neketsuagoak ziren, errekara joan edo etxera ura garraiatu beharra baitzegoen lan horiek egiteko. Putzu edo zipu propio edo partekatuak edukitzeak arindu egiten zituen neurri batean zeregin horiek.
+
Landa-lanetan jaso denaren arabera, iraganean ohikoa izan zen hileta segizioan parte hartzen zutenek, hala hilaren senitartekoek nola auzokoek, eskaintzak eramatea. Emakumeek, ogiak edo ezkoa; gizonek, kandelak edo aizkorak; eta denek, argiak. Haurrak, sarritan, kandelak eramanez joaten ziren segizioaren buruan, eta gauza bera egiten zuten kofradiako kideek eta hilkutxaren ondoan zihoazen senitartekoek. Emakumeek ohol bati espiralean lotutako ezkozko biribilkiak eramaten zituzten familiako hilkutxarako eta gizonek gero parrokiako gurtzarako elizan uzten ziren aizkorak. Tradizio horri leku askotan eutsi zaio berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadara arte. Antzina, eskaintzak animaliak, animalia zatiak edo bestelako okelak izaten baldin baziren ere, aipatutako horien ordez, denborak aurrera egin ahala, koroenak eta lore sortenak erabili ziren.
  
Arropa garbitzeko erabili izan dira xaboi pastillak, sodazko bolak arropa oso zikinarentzat, gizonen lan-jantzientzat adibidez, eta kristalezko botiletan ontziratutako lixiba. Sukaldeko hatua, harraska eta sukalde-gainaldea xaboi pastillaz eta espartzuz garbitzen ziren. Zurda naturalekin egindako eskuilaz eta kartoizko kutxetan merkaturatutako harea finez hareaztatzen ziren zoruak eta zurezko mahaiak; beheko suko errautsa ere erabiltzen zen. Urre-kolorekoak, hala nola harraskako txorrota eta sukalde ekonomikoko uraren lurrun-andela, gatzez eta ozpinez garbitzen ziren. Kristalak garbitzeko, ozpina eta egunkari-papera erabiltzen zuten.
+
Eskaintza orokorrez gain, hiletako segizioan neurri batean hilaren etxea sinbolizatzen zuen aparteko eskaintza bat eramaten zen. Herri batzuetan, haren barruan eramaten ziren argimutilak, kandelak eta familiaren hilobi sinbolikoaren gainerako osagarriak. Hileta segizioaren buru egiten zuen eskaintza horrek batzuetan, are parrokiako gurutzearen aurretik ere joanda, aurrean eramaten zen ogiak berak ulertarazten duen moduan. Beste batzuetan, hilkutxaren ondoan joaten zen edo haren atzetik ondo-ondoan. Herri batzuetan, eskaintzaile bat izaten zen segizioaren buruan eta beste bat haren amaieran. Figura hori gainbehera izaten hasi zen aspaldi, eta 1936ko gerra zibilaren garaiaren inguruan lausotu zen, nahiz eta geroagoko arrastoak ere badauden berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetara arte.
  
Hiriguneetan ohikoa izan da emakumea etxean geratzea familiaz eta etxeko lanez arduratzeko; landa-eremuetan, berriz, horrez gain, nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetan laguntzen zuen.
+
Nafarroa Behereko eta Zuberoako lurraldeetan ohikoa izan zen auzoko lehen emakumeak saski txiki batean eramatea hilaren etxeko kandela, eta, batzuetan, berea eta auzoko lehen emakumeena. Emakumeen doluaren buru egiten joaten zen etxekoandrearen ondoan. Nafarroa Beherean ''mantaleta'' batez janzten zen.
  
== Etxearen garbiketa ==
+
Elizara iristean, saskia etxeko jabearen aurrean ezartzen zuen.
  
=== Etxearen garbiketa, extremar, garbi-ikuzia ===
+
Eskaintza berezi hori, beste batzuekin batera, elizaren barruan uzten zen, hilaren etxeko hilobi sinbolikoan.
  
Etxekoandreak egunero edo bi egunez behin garbitzen zuen etxea, familiaren baldintzen eta osaketaren arabera. Lan horren barruan sartzen zen gelak aireztatzea, oheak egitea, erratza pasatzea eta hautsa kentzea. Zoruak ezkoztatu eta distirarazi gutxiagotan egiten zen. Lan hori eskuarki goizez egiten zen, kasu batzuetan arratsaldeko lehen orduan, bazkaldu ondoren, eta lan jakin batzuk astebururako uzten ziren.
+
Ohitura zabaldua izan zen argiaren edo «sepulturaren» eramailea arduratzea hilaren familiaren hilobiko argiak zaintzeaz, hiletak egiten ziren bitartean.
  
Landa-eremuetan, garbitasunari dagokionez, sukaldea zegoen lekuari, beheko solairuari edo lehen solairuari kasuen arabera, eta ezkaratzari ematen zitzaien lehentasuna. Goiko solairua, eskuarki logelen lekua, ez zen hainbesteko intentsitatez eta hain maiz garbitzen. Nekazaritzako eta abeltzaintzako lanak nagusi ziren etxeetan, hiriguneetakoetan ez bezala, etxearen garbitasuna bigarren mailan geratzen zen, lan horiek hartzen baitzuten familiako kideen denborarik gehiena, baita emakumeena ere.
+
== Eskaintzaren eramailea ==
  
Oheak egunero egiten ziren burusiak eta izarak altxatuta eta koltxoiak astinduz eta koltxoei buelta emanez, higieneagatik ez ezik, baita biziorik ez hartzeko ere.
+
=== Ogi-eskaintzailea. Aurrogia ===
  
=== Zoruen garbiketa ===
+
Lehenik eskaintza ogia edo ogia eta ezkoa zela baieztatu den herriak agertzen dira. Antza denez, ogizko eskaintzaren ordez argiena nagusitu zen, kandelen edo  “sepultura” sinbolikoa osatzen zuten elementuen bidez, eta, azkenik, diruarena.
  
Zoruak zenbait motatako erratzak pasatuz garbitzen ziren, ur pixka bat sakabanatuz hautsa harrotzea eragozteko. Erratzarra geroago agertu zen, hiriguneetan. Etxeko geletako zoruak hareaz eta lixibaz garbitzen eta hareaztatzen ziren, espartzuak eta eskuilak erabilita, eta ezko birjinaz ezkoztatzen ziren.
+
.Meñakan (B), segizioaren buru auzoko emakume bat joaten zen, ''aurreogije'' zeritzona, ogiaren eramailea. Ezkondua edo ezkongabea izan behar zuen, hilaren egoera zibilaren arabera. Bataiatu berrien kasuan, ama puntakoa izan ohi zen. Besapean zamau txiki batek estalitako saskitxoa edukitzen zuen, eta, han, ogi-opil txiki bat eramaten zuen antzina, eta, mendearen hasieran, hamar zentimoko txanpon bat, errespontsuaren prezioaren baliokidea<ref>Manuel de MARCAIDA. "Creencias y ritos funerarios en Meñaka (Bizkaya)", in AEF, III (1923) 34. or.</ref>.
  
== Arroparen garbiketa ==
+
=== Argi-eskaintzailea. Ezkoanderea ===
  
Arropa zuria eta koloretakoa bereizita garbitzen ziren. Koloretako arropa arrunta maizago garbitzen zen, leku askotan astero, eta arropa zuria eta beste janzki batzuk ez horren maiz, arropa metatu nahi izaten baitzen, hilean behin edo are denbora tarte handiagoz garbitzeko.
+
Ezkoandereak funtzio bera zuen segizioan, ogia edo argiak eramanda. Ondoren argiak eskaintzen ziren herri batzuk aipatzen dira. Euskal Herri penintsularrean, ezkoandere horrek segizioaren buru egiten zuen edo leku garrantzitsua hartzen zuen hartan. Litekeena da antzina hura joatea segizioaren buruan Euskal Herri kontinentalean ere. Hala jaso zen Iholdin<ref>Jean HARITSCHELHAR. «Coutumes funéraires à Iholdy (Basse-­Navarre)» in ''Bulletin du Musée Basque''. 37. zenbakia (1967) 112. or., 7. oharra.</ref> (BN), non antzina hilaren etxearen auzoko lehen emakumea joaten zen segizioaren buruan, mantaletaz jantzita eta eskuan kandela zuela. Gaur egun, inkestetan egiaztatu denez, informatzaileen oroimenean dago ezkoandereak leku garrantzitsua zuela emakumeen doluan.
  
Beste garai batean errekara jotzen zen arropa garbitzera, harik eta herri askotan garbileku publikoak eraiki ziren arte. Zenbait garbiketa metodo erabili izan dira, halaber, aldi berean; batzuetan, bokata egin edo arropa xaboitu etxean eta gero garbitu eta uretan eragin errekan, eta, beste batzuetan, lehenik errekan garbitu, eta gero bokata etxean egin errautsarekin, arropa zuritzeko.
+
== Animalien antzinako eskaintzak segizioan ==
  
=== Arroparen garbiketa errekan edo garbileku publikoan ===
+
Antzina, ohikoa izan zen hileta segizioan, beste eskaintzez gain, eskaintza nagusi gisa, animalia bat eramatea, eskuarki aharia edo idia, eta hura segizioaren buruan joaten zen hilkutxaren ondoan. Leku batzuetan, tenpluan sartzen zen, mezako eskaintzan eskainia izateko. Gure garaietatik gertuago, eskuarki atarian edo elizatik gertu lotuta geratzen zen, eta, gero, berreskuratu egiten zen diru kopuru baten truke. Batzuetan, nahiz eta animalia ez eraman segiziora, haren eskaintza egiten zen hiletan ere. Hilaren senitartekoen ahalmen ekonomikoaren eta hileta motaren araberakoa izaten zen eskainitako animaliaren kategoria, zeina izaten zen idia, aharia edo arkumea. Batzuetan, animalia baten zatiak edo beste okela batzuk ere eskaintzen ziren.
  
Etxeek zipua edo txorrotako ura izan zuten arte, arropa errekan edo herrietako edo auzoetako bizilagunek eskura zituzten garbileku publikoetan garbitzen zen eskuarki. Errekan hainbat harri landu egoten zen, zeregin horretarako egokituta.
+
Gure inkestetako landa-lanak datu gutxi ematen ditu hiletetan eskainiak izateko animaliak edo okela eramateko antzinako ohitura horri buruz. Herri gutxi batzuetan baino ez ditugu jaso lekukotasun batzuk, bakanak eta informatzaile edadetuenek emandakoak, haiek beste pertsona batzuei entzunak eta, horrenbestez, kontakizun lausotuetan oinarrituak.
  
Garbilekuak, berez, harmaila bat dauka latsaria belaunikatu ahal izateko, eta harlauza inklinatu bat, arropa jotzeko eta xukatzeko. Garbilekuetara jotzeko eskubidea zuten, etxeko bizilagunez gain, beste etxe batzuetakoek eta garbilekurik gabeko barneko kaleetakoek ere.
+
== Lore sortak eta koroak hileta segizioan ==
  
== Baxeraren garbiketa, harrikoa egin ==
+
Inkesta egindako herrietan jasotako datuek adierazten dute antzina ez zela ohikoa eramatea ez lorerik eta ez koroarik hileta segizioan. Oso zabaldua egon zen, aitzitik, hilerrian hilobiak apaintzeko ohitura. Leku batzuetan egiaztatu da tradizioa antzinakoa dela, baina, kasu horietan, lore basatiak edo etxeko baratzean haziak eramaten ziren, eta auzokoek eskuz egindako sortak. Euskal Herri kontinentalean sustraituta egon zen perlaz egindako koroak eramateko ohitura, merkataritzan erosiak. Garai batean, familia aberatsek lore artifizialez osatutako koroak egiten edo alokatzen zituzten.
  
Herri batzuetan egiaztatu da iraganean, arroparekin gertatzen zen bezala, errekara edo garbilekura jotzen zela baxera eta sukaldeko lanetan erabilitako ontziak garbitzeko. Batzuek ura etxera eramaten zuten, otorduetarako erabilitako lapikoak eta baxerak garbitzeko.
+
Dendetan erositako sortak eta koroak hileta segizioan eramateko ohitura berantiarragoa da. Hirietan hasi zen lehenik, eta, pixkanaka, herri txikietara zabaldu zen. Askotan, hileta agentziak hilotzaren garraioari eta lekualdatzeari dagokien guztiaren arduradun gisa ezartzearekin lotuta egon da.
  
Baxera lehortzeari dagokionez, jaso da zurezko, metalezko zein plastikozko xukaderak ezagutu direla, apalean harraskaren ondoan edo zintzilikatuta ezartzen zirenak. Laurogeiko hamarkadaren erdialdean, xukaderak sukaldeko armairuen barruan sartu ziren; mahai gainean eta sukalde-gainaldean ere uzten ziren, trapu baten gainean. Mahai-tresnak xukatzen uzteko erabiltzen ziren plastikozko ontzi batzuk ere ezagutzen dira. Mahai-tresnak, zartaginak eta eltzeak igurtzi edo lehortu egiten dira, baina ez edalontziak eta platerak, horrela distiratsuago gelditzen baitira; horregatik, hobe izaten da horiek ur hotzez eragitea.
+
 
{{DISPLAYTITLE: XIII. ETXEAREN, ARROPAREN ETA BAXERAREN GARBIKETA}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
+
{{DISPLAYTITLE: XIII. ESKAINTZEN ERAMAILEAK SEGIZIOAN}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 11:37 29 oct 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Landa-lanetan jaso denaren arabera, iraganean ohikoa izan zen hileta segizioan parte hartzen zutenek, hala hilaren senitartekoek nola auzokoek, eskaintzak eramatea. Emakumeek, ogiak edo ezkoa; gizonek, kandelak edo aizkorak; eta denek, argiak. Haurrak, sarritan, kandelak eramanez joaten ziren segizioaren buruan, eta gauza bera egiten zuten kofradiako kideek eta hilkutxaren ondoan zihoazen senitartekoek. Emakumeek ohol bati espiralean lotutako ezkozko biribilkiak eramaten zituzten familiako hilkutxarako eta gizonek gero parrokiako gurtzarako elizan uzten ziren aizkorak. Tradizio horri leku askotan eutsi zaio berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadara arte. Antzina, eskaintzak animaliak, animalia zatiak edo bestelako okelak izaten baldin baziren ere, aipatutako horien ordez, denborak aurrera egin ahala, koroenak eta lore sortenak erabili ziren.

Eskaintza orokorrez gain, hiletako segizioan neurri batean hilaren etxea sinbolizatzen zuen aparteko eskaintza bat eramaten zen. Herri batzuetan, haren barruan eramaten ziren argimutilak, kandelak eta familiaren hilobi sinbolikoaren gainerako osagarriak. Hileta segizioaren buru egiten zuen eskaintza horrek batzuetan, are parrokiako gurutzearen aurretik ere joanda, aurrean eramaten zen ogiak berak ulertarazten duen moduan. Beste batzuetan, hilkutxaren ondoan joaten zen edo haren atzetik ondo-ondoan. Herri batzuetan, eskaintzaile bat izaten zen segizioaren buruan eta beste bat haren amaieran. Figura hori gainbehera izaten hasi zen aspaldi, eta 1936ko gerra zibilaren garaiaren inguruan lausotu zen, nahiz eta geroagoko arrastoak ere badauden berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetara arte.

Nafarroa Behereko eta Zuberoako lurraldeetan ohikoa izan zen auzoko lehen emakumeak saski txiki batean eramatea hilaren etxeko kandela, eta, batzuetan, berea eta auzoko lehen emakumeena. Emakumeen doluaren buru egiten joaten zen etxekoandrearen ondoan. Nafarroa Beherean mantaleta batez janzten zen.

Elizara iristean, saskia etxeko jabearen aurrean ezartzen zuen.

Eskaintza berezi hori, beste batzuekin batera, elizaren barruan uzten zen, hilaren etxeko hilobi sinbolikoan.

Ohitura zabaldua izan zen argiaren edo «sepulturaren» eramailea arduratzea hilaren familiaren hilobiko argiak zaintzeaz, hiletak egiten ziren bitartean.

Eskaintzaren eramailea

Ogi-eskaintzailea. Aurrogia

Lehenik eskaintza ogia edo ogia eta ezkoa zela baieztatu den herriak agertzen dira. Antza denez, ogizko eskaintzaren ordez argiena nagusitu zen, kandelen edo “sepultura” sinbolikoa osatzen zuten elementuen bidez, eta, azkenik, diruarena.

.Meñakan (B), segizioaren buru auzoko emakume bat joaten zen, aurreogije zeritzona, ogiaren eramailea. Ezkondua edo ezkongabea izan behar zuen, hilaren egoera zibilaren arabera. Bataiatu berrien kasuan, ama puntakoa izan ohi zen. Besapean zamau txiki batek estalitako saskitxoa edukitzen zuen, eta, han, ogi-opil txiki bat eramaten zuen antzina, eta, mendearen hasieran, hamar zentimoko txanpon bat, errespontsuaren prezioaren baliokidea[1].

Argi-eskaintzailea. Ezkoanderea

Ezkoandereak funtzio bera zuen segizioan, ogia edo argiak eramanda. Ondoren argiak eskaintzen ziren herri batzuk aipatzen dira. Euskal Herri penintsularrean, ezkoandere horrek segizioaren buru egiten zuen edo leku garrantzitsua hartzen zuen hartan. Litekeena da antzina hura joatea segizioaren buruan Euskal Herri kontinentalean ere. Hala jaso zen Iholdin[2] (BN), non antzina hilaren etxearen auzoko lehen emakumea joaten zen segizioaren buruan, mantaletaz jantzita eta eskuan kandela zuela. Gaur egun, inkestetan egiaztatu denez, informatzaileen oroimenean dago ezkoandereak leku garrantzitsua zuela emakumeen doluan.

Animalien antzinako eskaintzak segizioan

Antzina, ohikoa izan zen hileta segizioan, beste eskaintzez gain, eskaintza nagusi gisa, animalia bat eramatea, eskuarki aharia edo idia, eta hura segizioaren buruan joaten zen hilkutxaren ondoan. Leku batzuetan, tenpluan sartzen zen, mezako eskaintzan eskainia izateko. Gure garaietatik gertuago, eskuarki atarian edo elizatik gertu lotuta geratzen zen, eta, gero, berreskuratu egiten zen diru kopuru baten truke. Batzuetan, nahiz eta animalia ez eraman segiziora, haren eskaintza egiten zen hiletan ere. Hilaren senitartekoen ahalmen ekonomikoaren eta hileta motaren araberakoa izaten zen eskainitako animaliaren kategoria, zeina izaten zen idia, aharia edo arkumea. Batzuetan, animalia baten zatiak edo beste okela batzuk ere eskaintzen ziren.

Gure inkestetako landa-lanak datu gutxi ematen ditu hiletetan eskainiak izateko animaliak edo okela eramateko antzinako ohitura horri buruz. Herri gutxi batzuetan baino ez ditugu jaso lekukotasun batzuk, bakanak eta informatzaile edadetuenek emandakoak, haiek beste pertsona batzuei entzunak eta, horrenbestez, kontakizun lausotuetan oinarrituak.

Lore sortak eta koroak hileta segizioan

Inkesta egindako herrietan jasotako datuek adierazten dute antzina ez zela ohikoa eramatea ez lorerik eta ez koroarik hileta segizioan. Oso zabaldua egon zen, aitzitik, hilerrian hilobiak apaintzeko ohitura. Leku batzuetan egiaztatu da tradizioa antzinakoa dela, baina, kasu horietan, lore basatiak edo etxeko baratzean haziak eramaten ziren, eta auzokoek eskuz egindako sortak. Euskal Herri kontinentalean sustraituta egon zen perlaz egindako koroak eramateko ohitura, merkataritzan erosiak. Garai batean, familia aberatsek lore artifizialez osatutako koroak egiten edo alokatzen zituzten.

Dendetan erositako sortak eta koroak hileta segizioan eramateko ohitura berantiarragoa da. Hirietan hasi zen lehenik, eta, pixkanaka, herri txikietara zabaldu zen. Askotan, hileta agentziak hilotzaren garraioari eta lekualdatzeari dagokien guztiaren arduradun gisa ezartzearekin lotuta egon da.


  1. Manuel de MARCAIDA. "Creencias y ritos funerarios en Meñaka (Bizkaya)", in AEF, III (1923) 34. or.
  2. Jean HARITSCHELHAR. «Coutumes funéraires à Iholdy (Basse-­Navarre)» in Bulletin du Musée Basque. 37. zenbakia (1967) 112. or., 7. oharra.