Diferencia entre revisiones de «PRESAGIOS DE MUERTE. HERIOTZAREN ZANTZUAK/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Línea 22: Línea 22:
 
Bermeon (B), adibidez, sinesmen zabaldua da txakurrek ahalmen berezia dutela heriotzaren gertutasuna igartzeko; gauean etenik gabe zaunka egiten dutenean auzoko norbaiten heriotza iragartzen dute. Berrogeita hamarreko hamarkadan, Atalde herrian, txakur batek bi edo hiru gau jarraian eman zituen etengabe zaunka egiten baratze batean, eta, horrenbestez, auzoko emakumeak norbait hilko zela esaten hasi ziren. Baratze hartatik gertu bizi zen emakume bat hil zen ezustean, eta era guztietako komentarioak egin ziren; horietako baten arabera, lapurreta asko egin zituen emakumeak bere bizitzan, eta horregatik ibilia zen deabrua haren etxe inguruan azken egunetan; txakurrek deabruen presentzia hautemateko dohain bereziak zituzten.  
 
=== Oilarraren kukurrukua ===
+
=== Oilarraren kukurruka ===
  
Oilarraren kukurrukua, gauean edo desorduetan, heriotzaren zantzutzat hartu ohi da, edo adur txarrekotzat gutxienez. Iragarpen gaizto hori desegiteko, herri batzuetan animalia sakrifikatu edo saldu egiten zuten; beste batzuek gatz-eskukada bat botatzen zuten sutara, txakurraren oihua entzutean bezala. Herri batzuetan antzeko sinesmenak jaso dira, oiloekin erlazionatutakoak.
 
Línea 50: Línea 50:
 
Heriotza-zantzu guztiak ez daude animaliekin erlazionatuta; badira beste era askotakoak ere, honako hauek adibidez:
 
Heriotza-zantzu guztiak ez daude animaliekin erlazionatuta; badira beste era askotakoak ere, honako hauek adibidez:
  
=== Kanpaien soinua ===
+
=== Kanpai-hotsak ===
  
Zabalduenak kanpaien soinu anomaloa du oinarri.  
 
Zabalduenak kanpaien soinu anomaloa du oinarri.  

Revisión del 10:42 16 sep 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Lehen kapitulu honetan, tradizionalki gertu dagoen heriotza baten zantzutzat hartu izan diren iragarpen superstizioso guztiak sartzen dira.

Heriotzaren zantzurik zabalduenak animaliekin erlazioa dutenak dira, batez ere etxeko animaliekin, hala nola txakurra eta oilarra; baita animalia basatiekin erlazioa dutenak ere, bereziki gaueko hegazti harrapariekin eta korbidoekin.

Gisa berean, heriotzaren zantzutzat hartu izan da elizako kanpaien soinu anomaloa, edo kanpandorreko erlojuak mezako kontsakrazioaren unean jotzea; baita zerbait pisatzean, neurtzean edo ordaintzean eskatutako kopuruarekin bat etortzea ere; eta etxeko krakada eta zarata arraroak eta izaera askotako beste gertaera batzuk.

Animaliekin erlazionatutako zantzuak

Zantzu horien artean, etxeko animalien jokabide anomaloekin erlazionatutakoak nabarmentzen dira, bereziki txakurrenak eta oilarrenak, baita behienak eta katuenak ere; edo etxetik gertu, batzuetan kantari, hontzak eta gaueko beste hegazti harrapari batzuk izatea, edo korbidoak bestela. Gela batean intsektu batzuk (eulitzarrak edo tximeleta beltzak, adibidez) jira-biraka hegaldatzea ere heriotzaren zantzutzat hartzen da.

Txakurraren oihua

Heriotzaren zantzurik ezagunena txakurraren oihu edo uhuriari erreferentzia egiten diona da.

Bermeon (B), adibidez, sinesmen zabaldua da txakurrek ahalmen berezia dutela heriotzaren gertutasuna igartzeko; gauean etenik gabe zaunka egiten dutenean auzoko norbaiten heriotza iragartzen dute. Berrogeita hamarreko hamarkadan, Atalde herrian, txakur batek bi edo hiru gau jarraian eman zituen etengabe zaunka egiten baratze batean, eta, horrenbestez, auzoko emakumeak norbait hilko zela esaten hasi ziren. Baratze hartatik gertu bizi zen emakume bat hil zen ezustean, eta era guztietako komentarioak egin ziren; horietako baten arabera, lapurreta asko egin zituen emakumeak bere bizitzan, eta horregatik ibilia zen deabrua haren etxe inguruan azken egunetan; txakurrek deabruen presentzia hautemateko dohain bereziak zituzten.

Oilarraren kukurruka

Oilarraren kukurrukua, gauean edo desorduetan, heriotzaren zantzutzat hartu ohi da, edo adur txarrekotzat gutxienez. Iragarpen gaizto hori desegiteko, herri batzuetan animalia sakrifikatu edo saldu egiten zuten; beste batzuek gatz-eskukada bat botatzen zuten sutara, txakurraren oihua entzutean bezala. Herri batzuetan antzeko sinesmenak jaso dira, oiloekin erlazionatutakoak.

Aziendaren eta katuen jokabidea

Herri batzuetan uste izaten da, norbait hil behar denean, etxeko azienda urduri egoten dela. Apodakan (A) idiei buruz esaten dute hori. Aramaion ere (A) esaten dute aziendak jokabide arraroak izaten dituela, triste ikusten dela, jauzi egiten duela eta abar. Berganzon (A) esaten dute azienda nahasiak heriotza edo eguraldi txarra iragartzen duela. Berastegin (G), batzuek uste dute ukuiluratutako behiek beste modu batez egiten dutela marru. Agoitzen (N) gauza bera esaten dute idiei buruz.

Gaueko hegaztien kantua edo presentzia

Gaueko hegazti harrapari batzuen kantua, eta batzuetan haien presentzia hutsa, heriotzaren iragarletzat hartu izan dira. Sinesmen hori, oso zabaldua, hontzarekin erlazionatuta egon da seguru asko herri askotan, baina inkesta egitean zehaztugabetasunak hauteman dira herritarrek animalia horiek izendatzeko erabilitako izenetan, halako moldez non zaila den jakitea informatzaileak hontzei buruz ala sinesmen horretan inplikatutako beste harrapari batzuei buruz ari diren, hala nola mozoloak edo urubiak.

Beleen eta beste hegazti batzuen presentzia

Gaueko hegazti harrapariez gain, adur txarrekotzat jo izan dira beste hegazti batzuk ere, batez ere korbidoak. Aurreko atalean aipatutako espezieak bezala, heriotzaren zantzua kantuarekin edo presentzia hutsarekin erlazionatu izan da.

Mélidan (N), uste da heriotza iragartzen duela bele bat etxearen inguruan hegaka ibiltzeak, eta honela esaten dute: «Belea etxe baten inguruan dabilenean, okela gertu dago».

Intsektuen presentzia

Intsektu jakin batzuen presentzia, batez ere eulitzarrena eta tximeleta beltzena, heriotzaren iragarpenarekin erlazionatu izan da.

Berganzon (A) uste zen, eulitzar beltz bat pertsona baten inguruan baldin badabil, haren heriotza aurresentitzen duelako dela. San Martin Unxeko (N) informatzaileek entzun izan dute gela batean eulitzar beltz eta lodi bat sartzeak esan nahi duela laster norbait hilko dela, baina uste dute esamesa hutsa dela.

Ekintzekin eta gertakariekin erlazionatutako zantzuak

Heriotza-zantzu guztiak ez daude animaliekin erlazionatuta; badira beste era askotakoak ere, honako hauek adibidez:

Kanpai-hotsak

Zabalduenak kanpaien soinu anomaloa du oinarri.

Berganzon (A) uste zen kanpaiak ohi zuena baino durundi handiagoa egitea heriotza iragartzen zuen zantzua zela. Durruma Kanpezun (A) Apilaizko kanpaiak entzuten zirenean, uste zen Durrumako norbait bat hilko zela. Kanpaiak edo erlojuak soinu sostenitua egiten zuenean, herriko norbait hilko zela ere esaten zuten.

Justu ordaindu, neurtu eta pisatzea

Atal honetan, heriotza-iragarpentzat jotako beste kointzidentzia bat jasotzen da. Kasu honetan, dirua edo beste produktu bat eskatzen zaionean, eskatutako kopurua justu ordaintzen, neurtzen edo pisatzen duenari egokitzen zaio adur txarra. Paradoxikoki, batzuetan kontrakoa interpretatzen da, halako moldez non pertsona horrek ziurtatua duen denbora-tarte jakin batean bizirik jarraitzea.

Zaratak eta beste kointzidentzia batzuk

Heriotza-zantzu batzuk ez dira orain arte aipatutakoen gisakoak. Zabalduenaren arabera, bat-bateko zaratak edo zarata arraroak heriotzarekin lotuta daude.

Zaratak heriotzaren iragarpentzat hartzen dituen interpretazioa lotuta dago zaratak arimek egindakoak direla dioen sinesmenarekin[1]. Horrela, Pipaónen (A) etxean norbait gaixo zegoenean eta zarata arraroak edo objektuen azalpenik gabeko erorketak entzuten zirenean, esaten zen arimak zirela, gaixoari eta familiakoei iragarri nahian gaixoa laster hilko zela.

Hiltzetik eratorritako zantzuak

Batzuetan, hildakoaren itxura etorkizuneko heriotzen zantzutzat hartzen da.

Alderdi horretatik begiratuta, egoerarik esanguratsuena da hilotza begiak zabalik dituela gelditzea. Orduan esan ohi zen hori laster beste norbait hilko zela adierazten zuen zantzua zela (Lekaroz-N)[2], eta litekeena zela hildakoaren familiakoa izatea. Hortik dator hildakoari begiak berehala ixteko ardura (Bermeo, Kortezubi-B).

  1. Ikus Mamuak eta arima herratuak atala.
  2. Azkue, Euskalerriaren Yakintza, I, op. cit., 217. or.