Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:59 20 dic 2017
sin resumen de edición
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Tokiko tradizioak, usteak eta etxearen nahiz familiaren gainean jendeak edukitako bestela­ko bestelako faktore ikusezinak ere ezin dira ahaztu. Izan ere, elementuok etxearen egituraketan, apainketan, sinbologian eta barneko antolake­tanantolaketan, batik bat, eragin izan dute.
Etxea babesteko egitura fisikoaz gain, babes hori izadiari, izaki jainkotiarrei eta santuei eskatzeko erritualak ere egon izan dira. Arreta gehien bildu duten bi elementuak berez ater­pe eta babesle den teilatua eta etxeko atea izan dira. Hori dela eta, etxea tximista eta espi­ritu okerrengandik babesten ahalegintzeko, erritu jakin batzuk egon dira.
127 728
ediciones