Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:08 20 dic 2017
sin resumen de edición
Oraindik orain, etxe batzueko isolatzeak eta berogailuek beste gela batzuk gaitu badituzte ere, sukaldea etxe askotako ardatza da, eta bertan egiten dute eguneroko familia-bizimodua etxekoek. Gainerako gelak bizitza pribatuarentzat, intimitatearentzat, gordetzen dira. Berriki, hirietako etxeetan batik bat, egongela leku garrantzitsu bihurtu da, eta lekua kendu dio sukaldeari.
Sukaldeko tresnak beheko suaren eta etxea­ren etxearen autohornikuntzaren arabera egoten ziren antolatuta antzina. Gaur egun modernotu eta bateratu egin dira, baina sua eta sutondoa dira, oraindik ere, antolakuntza horretan erabakitzaile. Beste sasoi batean sukaldean egoten ziren objektuak –armairuak, arasak, aulkiak, jarleku ezberdinak eta abar– etxean bertan edo herriko arotzaren laguntzaz egindakoak ziren. Egurrezkoak izan ohi ziren. Egongeletako eta logeletako hormetan gaur egun familia-erretra­tuakerretratuak, irudiak edo koadroak dauden lekuetan, ohikoak ziren erlijio-irudiak.
Ura herrietara, lehenengo, eta etxeetara, ondoren, eramateak berebiziko garrantzia izan du. Antzina, etxe batzuetan ur-putzu edo patinak egoten ziren. Gorputza harrian edo ur-balde handietan garbitzen zuten. Konketak eramangarriak ziren, eta gela nagusian edo nagusietan baino ez ziren egoten. Komuna ez zen kortako ongarri-piloaren gaineko zuloa baino. Gaur egun ezagutzen ditugun bainuge­la eta komuna aurrerakuntza garrantzitsuak izan dira, garbitasunari dagokionez, batik bat. Gobada egiteko, emakumeak errekara edo garbileku publikoetara joaten ziren. Bertan egiten zituzten, bide batez, herriko bizimodu eta eguneroko gertaeren gaineko solasaldiak. Gizarteratze-faktore garrantzitsua zen, duda­rik gabe. Horiek eta beste egiteko batzuk ere­mu pribatura murrizturik geratu dira.
127 728
ediciones