Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:09 20 dic 2017
sin resumen de edición
Sukaldeko tresnak beheko suaren eta etxearen autohornikuntzaren arabera egoten ziren antolatuta antzina. Gaur egun modernotu eta bateratu egin dira, baina sua eta sutondoa dira, oraindik ere, antolakuntza horretan erabakitzaile. Beste sasoi batean sukaldean egoten ziren objektuak –armairuak, arasak, aulkiak, jarleku ezberdinak eta abar– etxean bertan edo herriko arotzaren laguntzaz egindakoak ziren. Egurrezkoak izan ohi ziren. Egongeletako eta logeletako hormetan gaur egun familia-erretratuak, irudiak edo koadroak dauden lekuetan, ohikoak ziren erlijio-irudiak.
Ura herrietara, lehenengo, eta etxeetara, ondoren, eramateak berebiziko garrantzia izan du. Antzina, etxe batzuetan ur-putzu edo patinak egoten ziren. Gorputza harrian edo ur-balde handietan garbitzen zuten. Konketak eramangarriak ziren, eta gela nagusian edo nagusietan baino ez ziren egoten. Komuna ez zen kortako ongarri-piloaren gaineko zuloa baino. Gaur egun ezagutzen ditugun bainuge­la bainugela eta komuna aurrerakuntza garrantzitsuak izan dira, garbitasunari dagokionez, batik bat. Gobada egiteko, emakumeak errekara edo garbileku publikoetara joaten ziren. Bertan egiten zituzten, bide batez, herriko bizimodu eta eguneroko gertaeren gaineko solasaldiak. Gizarteratze-faktore garrantzitsua zen, duda­rik dudarik gabe. Horiek eta beste egiteko batzuk ere­mu eremu pribatura murrizturik geratu dira.
Landa-munduan eguzkiaren argia baliaturik egin izan da lan, argi naturalaz goizetik gaue­ra eta atsedenik hartu gabe. Eguneroko eta urteroko nekazari nahiz abeltzainen lan-erritmoa urtaroei eta eguzkiaren argi naturalari lotuta egon dira. Etxe barruko argiztapena eskasa zen lehen. Oso antzina, suaren argia baino ez zen egoten. Gerora agertu ziren kan­delak eramateko objektuak, karburoa eta petrolioa. Kontu handiz erabili behar izaten ziren, kortan, ganbaran eta lastategian, batez ere, suteak sortzeko aukerak asko baitziren. Argindarra asmakuntza berria samarra da, eta aurrerakuntza nabarmena ekarri zuen: etxeko lanetarako lagungarri izateaz gain, etxetresna elektrikoak etxera-sartzea ere ahalbidetu zuen. Lehenengo argindar-sareak ur-saltoetan kokaturiko jabetza pribatuko sistemen bidez­koak ziren. Argia, baina, eskasa zen orduan. Ondoren etorri ziren argindar-konpainia han­dien monopolioak.
127 728
ediciones