127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Emakumezkoek aurretik ezagutu gabeko autonomia eta dirua ematen dion etxetik kanpoko lana edukitzeak lan-banaketaren eraldaketa ekarri du. Esparru ezberdinetako ardurak hartzen ditu: lan-mundukoak, gizarteari dagozkionak, politikoak eta abar.
Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoekin gizonezkoekin joaten ziren tabernetara, eta emakumezkoek emakumezkoek emakumezko lagun eta auzokoekin igarotzen igarotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elkarrekinelkarrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkondu ezkondu ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.
Antzina, familia barruko hierarkia oso sakona zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdinak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jendeak zor zien errespetu-maila handiaren erakusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko ''zu'' orokortzeak, gaztelaniazko ''tú''rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-mailetan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.