Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

15 bytes eliminados, 11:29 13 abr 2018
sin resumen de edición
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egitearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, egoera hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
[[File:2.4 Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B) 1977.jpg|frame|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinonimo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondokoa esaten da: ''“Han tenido familia”'' edo ''“familia izan dute”''. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik ulertu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: ''“Eztai etxerik, ez duena aurrik”''.
127 728
ediciones