Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:11 20 dic 2017
sin resumen de edición
Etxearen izen edo abizenari erantsitako ''-tarrak'' atzizkiak familia bere osotasunean hartzen du, hots, senitartekotasun-maila guztiak. ''“[Uribe]tarrak”'' forma gaztelaniazko “Los [Uribe]”-ren parekoa da, esaterako. Gaztelaniazko ''linaje'' edo ''familia troncal'' esateko, euskaraz ''leinu'' hitza ere erabiltzen da. ''Senitartea'', biltzen duten osoko bilkurek, funtzio bikoitza bete izan dute tradizioz: odol-loturei eustea eta arbasoak ohoratzea. Familiako hildakoek familiakoak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, etxekoek hilurteurrenetan gogoratzen dituzte, eta, are nabarmenago, Domusantu Egunean.
Lehen, ahaidetasun-harremanak gaur egun baino gehiago zaintzen ziren. Izan ere, fami­liafamilia-harremanen zirkulua txikitu egin da. Aipa­tutako Aipatutako ahaidetasun-harremanek ezkontza, hobiratze eta hileta egunetan diraute bizirik, batez ere, gaur egun.
Antzina, etxe batean jaiotakoek jaiotetxeari estu loturik sentitzen zuten euren burua, sor­tetxea beste etxe batera joateko, emigratzeko nahiz erlijio-eginkizunetara joateko utzi arren. Herriko jaiegunak ez ziren falta eta familia osoa orain baino lotuago zegoen. Taldeko kideren baten ohorea minduz gero, gainerako senitartekoek ere gogotik defendatzen zuten. Etxean jatekoa eta ohea partekatzen zuten morroi eta otseinak ere etxekotzat jotzen ziren.
127 728
ediciones