Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 10:09 20 dic 2017
sin resumen de edición
Ura herrietara, lehenengo, eta etxeetara, ondoren, eramateak berebiziko garrantzia izan du. Antzina, etxe batzuetan ur-putzu edo patinak egoten ziren. Gorputza harrian edo ur-balde handietan garbitzen zuten. Konketak eramangarriak ziren, eta gela nagusian edo nagusietan baino ez ziren egoten. Komuna ez zen kortako ongarri-piloaren gaineko zuloa baino. Gaur egun ezagutzen ditugun bainugela eta komuna aurrerakuntza garrantzitsuak izan dira, garbitasunari dagokionez, batik bat. Gobada egiteko, emakumeak errekara edo garbileku publikoetara joaten ziren. Bertan egiten zituzten, bide batez, herriko bizimodu eta eguneroko gertaeren gaineko solasaldiak. Gizarteratze-faktore garrantzitsua zen, dudarik gabe. Horiek eta beste egiteko batzuk eremu pribatura murrizturik geratu dira.
Landa-munduan eguzkiaren argia baliaturik egin izan da lan, argi naturalaz goizetik gaue­ra gauera eta atsedenik hartu gabe. Eguneroko eta urteroko nekazari nahiz abeltzainen lan-erritmoa urtaroei eta eguzkiaren argi naturalari lotuta egon dira. Etxe barruko argiztapena eskasa zen lehen. Oso antzina, suaren argia baino ez zen egoten. Gerora agertu ziren kan­delak kandelak eramateko objektuak, karburoa eta petrolioa. Kontu handiz erabili behar izaten ziren, kortan, ganbaran eta lastategian, batez ere, suteak sortzeko aukerak asko baitziren. Argindarra asmakuntza berria samarra da, eta aurrerakuntza nabarmena ekarri zuen: etxeko lanetarako lagungarri izateaz gain, etxetresna elektrikoak etxera-sartzea ere ahalbidetu zuen. Lehenengo argindar-sareak ur-saltoetan kokaturiko jabetza pribatuko sistemen bidez­koak bidezkoak ziren. Argia, baina, eskasa zen orduan. Ondoren etorri ziren argindar-konpainia han­dien handien monopolioak.
=== Etxea eta familia ===
127 728
ediciones