Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

35 bytes eliminados, 07:08 15 abr 2019
m
Texto reemplazado: «|frame|» por «|center|600px|»
Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.
[[File:2.3 Zurutuza (Zututze) Zeanuri (B) c. 1925.JPG|center|600pxframe|Zurutuza (Zututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.|class=nofilter]]
Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskribatzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erriberako leizeetakoak.
Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.
[[File:2.1 Erro (N) 1979.JPG|center|600pxframe|Erro (N), 1979. Fuente: Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]][[File:2.5 Ainhoa (L) 2011.JPG|center|600pxframe|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.
[[File:2.6 Muskildi (Z) 2011.JPG|center|600pxframe|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egitearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, egoera hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
[[File:2.4 Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B) 1977.jpg|center|600pxframe|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.]]
“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinonimo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondokoa esaten da: ''“Han tenido familia”'' edo ''“familia izan dute”''. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik ulertu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: ''“Eztai etxerik, ez duena aurrik”''.
127 728
ediciones