Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:08 20 dic 2017
sin resumen de edición
Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, ''sutondoan'' edo ''supazterrean'', egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elikagaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukaldea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaharrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.
Oraindik orain, etxe batzueko isolatzeak eta berogailuek beste gela batzuk gaitu badituzte ere, sukaldea etxe askotako ardatza da, eta bertan egiten dute eguneroko familia-bizimo­dua bizimodua etxekoek. Gainerako gelak bizitza priba­tuarentzatpribatuarentzat, intimitatearentzat, gordetzen dira. Berriki, hirietako etxeetan batik bat, egongela leku garrantzitsu bihurtu da, eta lekua kendu dio sukaldeari.
Sukaldeko tresnak beheko suaren eta etxea­ren autohornikuntzaren arabera egoten ziren antolatuta antzina. Gaur egun modernotu eta bateratu egin dira, baina sua eta sutondoa dira, oraindik ere, antolakuntza horretan erabakitzaile. Beste sasoi batean sukaldean egoten ziren objektuak –armairuak, arasak, aulkiak, jarleku ezberdinak eta abar– etxean bertan edo herriko arotzaren laguntzaz egindakoak ziren. Egurrezkoak izan ohi ziren. Egongeletako eta logeletako hormetan gaur egun familia-erretra­tuak, irudiak edo koadroak dauden lekuetan, ohikoak ziren erlijio-irudiak.
127 728
ediciones