Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 10:11 20 dic 2017
sin resumen de edición
Lehen, ahaidetasun-harremanak gaur egun baino gehiago zaintzen ziren. Izan ere, familia-harremanen zirkulua txikitu egin da. Aipatutako ahaidetasun-harremanek ezkontza, hobiratze eta hileta egunetan diraute bizirik, batez ere, gaur egun.
Antzina, etxe batean jaiotakoek jaiotetxeari estu loturik sentitzen zuten euren burua, sor­tetxea sortetxea beste etxe batera joateko, emigratzeko nahiz erlijio-eginkizunetara joateko utzi arren. Herriko jaiegunak ez ziren falta eta familia osoa orain baino lotuago zegoen. Taldeko kideren baten ohorea minduz gero, gainerako senitartekoek ere gogotik defendatzen zuten. Etxean jatekoa eta ohea partekatzen zuten morroi eta otseinak ere etxekotzat jotzen ziren.
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egi­tearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, ego­era hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
127 728
ediciones