Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

59 bytes añadidos, 11:28 13 abr 2018
Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.
[[File:2.1_Erro_19791 Erro (N) 1979.pngJPG|frame|Erro (N), 1979. Fuente: ''Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona''. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]][[File:2.5_Ainhoa_20115 Ainhoa (L) 2011.pngJPG|frame|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.
[[File:2.6_Muskildi_20116 Muskildi (Z) 2011.pngJPG|frame|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
Sutegiaren ondoan edo ganbaran ogia egiteko erabiltzen zen labea zegoen leku askotan. Ez da ahaztekoa, bide batez, elikagai horrek gizakientzat izan duen garrantzia. Ondoren, labea kanpora atera zen, etxe alboko eraikuntza libre batera.
[[File:2.2_Guisando_en_fogon_bajo_Apellaniz_19812 Guisando en fogon bajo. Apellaniz (A) 1981.pngjpg|frame|Guisando en fogón bajo. Apellaniz (A), 1981. Fuente: López de Guereñu, Gerardo. “Apellaniz. Pasado y presente de un pueblo alavés” in ''Ohitura'' 0, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1981, . p. 51.]]
Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, ''sutondoan'' edo ''supazterrean'', egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elikagaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukaldea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaharrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.
127 728
ediciones