Cambios

Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
Atlas Etnografiko hau egiteko oinarritzat erabilitako galdetegi orokorrak, egoera-aldaketako ohikuneak etxeko ohiturei dagokien atalaren barruan sartu ditu. Beraz, etxeko taldearen barruan eta auzoetan aztertu ditugu bizitzaren lehenengo aldiko ohikune hauek. Gaur egun hain zabal dabilen bizitzaren zatiketa hirukoitzari eutsiz, ohikuneok lehenengo adinaren edo hazte-aroaren barruan daude. Aro hori, sasoiko mutil edo neska izatean amaitu ohi da.
Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarriturik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari laguntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.
Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erhji.ozko erlijiozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-loturik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza bailaran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotzean umea hartzen zuenari zegokion.
Bataiarrian edo pontean berriztaturiko jaiotzak aita pontekoaren eta amapontekoen babesa ere badakar. Euren betebeharrik behinena fedea agertzea izango da, Kredoa hutsik egin barik esanez.
Lehenengo txantxurrak, haurraren lehen haginak, sasoi berri baten hasiera adierazten zuten. Umearen elikatzeko ohiturak aldatu egiten ziren eta ibiltzen eta berba egiten hasten zen. Bakarrik emandako urratsak eta esandako lehenengo berbak pozaren eta alaitasunaren iturri izaten ziren etxekoen artean. Haurraren hastapen eta aurrerabide guztiek jagoleak jolasera bultzatzen zituzten. Sasoi honek esne-haginak eduki bitartean irauten zuen.
[[File:6.1_Ceremonie_des _relevailles_Toile_de_Enrique_Melida_1872_Musee_Bonnat_Bayonne.pngjpg|framecenter|600px|''Cérémonie des relevailles.'' Toile de Enrique Mélida, 1872. Fuente: Musée Bonnat. Bayonne.]]
Haginak sei edo zazpi urterekin jausten ziren eta horrekin batera zentzuduna izeneko adin-maila berria hasten zen. Sasoi honi zegokion jarduera nagusia taldekako jokoa izaten zen. Adin horretatik aurrera jokorik gehienetan sexuen arteko banaketa ezartzen zen. Jolas jardueraren osagarri, urteek aurrera egin ahala areagotuz zihoan eskola jarduera agertuko zaigu.
Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andregaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almiranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jantzita, guztientzat berdina, edo kale-arroparekin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoitzak askatasun osoz jokatzen du.
[[File:6.3_Bautizo_Oleo_de_Enrique_Nieto_Ulibarri_1912_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.pngjpg|framecenter|600px|''Bautizo''. Oleo de Enrique Nieto Ulibarri, 1912. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.]]
Garai zaharretatik eta hirurogeita hamarreko hamarkadara arte ez zegoen Sendotza edo Konfirmazioa hartzeko adin jakinik. Apezpikuak baino ezin zuenez sakramentu hori ezarri, herrietara aldian-aldian egiten ohi zituen bisitaldiak aprobetxatuz hartzen zuten gazteek sakramentu hori. Gure inkestetan, haurrak eta gazteak, jaioberriak eta helduak, nahastuta denak batera ere agertu dira sendotzaren sakramentua hartzeko.
Ezkontza-elkarte berriaren ondorio juridikoak senar-emazteek apaizaren eta lekukoen aurrean sinatzen duten aktan adierazten dira. Gaur egun, agiri hori aldareko mahaian sinatzen da; lehen, ostera, sakristeian.
[[File:6.2_Un_mariage_au_village_representation_folklorisante_du_mariage_paysan_breton_Lithographie_de_Gangel_a_Metz_XIXe_siecle_Musee_des_arts_et_traditions_populaires_Paris.pngjpg|framecenter|600px|''Un mariage au village'' (réprésentation folklorisante du mariage paysan breton). Lithographie de Gangel à Metz, XIX<sup>e</sup> siècle. Musée des arts et traditions populaires. Paris. Fuente: Segalen, Martine. ''Amours et mariages de l'ancienne France''. París, Berger-Levrault, 1981.]]
Senar-emazte ezkonberriak elizatik ateratzean ikusmin handia izaten da, eta txaloak egin, zoriona opatu, eta, zenbait kasutan, ohorezko dantza eta suziriak izaten dira. Azken urteotan, arroza jaurtitzeko ohitura gogaikarria sartu da.
Joan-etorriak oinez egiten zirenean, jaraigoa elizatik etxera edo eztei-bazkaria egingo zen jatetxera abiatzen zen. Batzuetan, segidari eztai-gurdia batzen zitzaion, arreoarekin eta hatukarekin. Dena dela, normalean, gauza horiek guztiak ezkontza baino egun batzuk arinago edo geroago eramaten ziren.
[[File:6.4_Boda_en_Begoña_Oleo_de_Francisco_de_Mendieta_1607_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.pngjpg|framecenter|600px|''Boda en Begoña''. Oleo de Francisco de Mendieta, 1607. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.]]
Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzteko ohitura zegoen. Emakume batek, batzuetan jostunak berak, arreoko janzteko eta tresnak aipatzen zituen bertaratutako guztiek entzuteko moduan, eta horrek guztien baiezpena eta esamesa barregarriak eragiten zituen. Zeremonia hori, eztei-bazkariarekin edo kotraezteiarekin batera, etxe berrian sartzeko (etxean sartzea) egiten zen ohikuneen arteko bat zen.
Garai baten, iseka eta barre ugari egiten zitzaien zahar samarrak izanik ezkontzen zirenei, baita bigarrenez senar-emazte egiten ziren alargunei ere. Azkenean, herri eta eliz agintariek arauak ezarri behar izan zituzten ohitura gordin horien ondorioak murrizteko, eta gaur egun era honetako gehiegikeriak ia erabat galduta daudela esan liteke.
{{DISPLAYTITLE: Euskal Herriko ohikuneak jaiotzatik ezkontzara eta euron ibilbidea}} {{#bookTitle:Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones