Cambios

sin resumen de edición
Mende honen erdi aldera arte, emakumeek etxean bertan ekartzen zituzten seme-alabak mundura, herriko emaginaren, senitarteko emakumeen eta auzokideen laguntzaz. Erditzea etxeko gertaera zen eta emakumeek baino ez zuten bertan parte hartzen.
Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarritu­rik oinarriturik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari la­guntzen laguntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.
Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erh­ji.ozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-lotu­rik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza baila­ran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotze­an umea hartzen zuenari zegokion.
127 728
ediciones