Cambios

sin resumen de edición
Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarriturik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari laguntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.
Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erh­jierhji.ozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-lotu­rik loturik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza baila­ran bailaran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotze­an jaiotzean umea hartzen zuenari zegokion.
Bataiarrian edo pontean berriztaturiko jaio­tzak aita pontekoaren eta amapontekoen babesa ere badakar. Euren betebeharrik behi­nena fedea agertzea izango da, Kredoa hutsik egin barik esanez.
127 728
ediciones