Cambios

sin resumen de edición
Haurtzaroan, hasiera-hasieratik, umea amari lotuta egongo da; haur besoetakoa da eta amak bularra emanez elikatuko du. Edoskitzaroak bi urte iraun ohi zuen, eta gehiago luza zitekeen egoera horrek haurdunaldi berriak saihesten zituela uste zuten eta. Umedun geratuz gero, bular ematea eten egiten zuen amak emakume haurdunaren esnea ona ez zelakoan.
Hazteak zekarren zama arintzeko amarekin batera senitarteko beste emakumeek parte hartzen zuten eta, sarritan, auzoko seintzain gazte batek. Horrela, emakumeari zegozkion zereginetan hasteko aukera izaten zuen. Dirudunenen etxeetan neskameak eta inude­ak inudeak izaten zituzten.
Lehenengo txantxurrak, haurraren lehen haginak, sasoi berri baten hasiera adierazten zuten. Umearen elikatzeko ohiturak aldatu egiten ziren eta ibiltzen eta berba egiten has­ten zen. Bakarrik emandako urratsak eta esan­dako lehenengo berbak pozaren eta alaitasu­naren iturri izaten ziren etxekoen artean. Haurraren hastapen eta aurrerabide guztiek jagoleak jolasera bultzatzen zituzten. Sasoi honek esne-haginak eduki bitartean irauten zuen.
127 728
ediciones