Cambios

sin resumen de edición
Haginak sei edo zazpi urterekin jausten ziren eta horrekin batera zentzuduna izeneko adin-maila berria hasten zen. Sasoi honi zegokion jarduera nagusia taldekako jokoa izaten zen. Adin horretatik aurrera jokorik gehienetan sexuen arteko banaketa ezartzen zen. Jolas jardueraren osagarri, urteek aurrera egin ahala areagotuz zihoan eskola jarduera agertuko zaigu.
Haurtzaroko une horretan mende honen hasieratik Lehenengo Jaunartzea edo Ko­munioa Komunioa ospatzen izan da. Lehenago, hamabi edo hamahiru urterekin, haurtzaroa bukatze­anbukatzean, izaten zen.
Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andre­gaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almi­ranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hiruro­geita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jan­tzita, guztientzat berdina, edo kale-arropare­kin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoi­tzak askatasun osoz jokatzen du.
127 728
ediciones