Cambios

sin resumen de edición
Gaztaroan sartzean janzkera eta orrazkera bera ere aldatu egin ohi zuten gazteek. Mende honen erdira arte sasoi honetantxe hasten ziren mutilak praka luzeak janzten eta neskak neskatotako txirikorden ordez ile luzea uzten. Aberatsen etxeetan alabak ''soineko luzea ''jazten zuen eguna entzute handiko jaialdi batekin ospatzen zuten.
Sasoi honetan eskola utzi eta lanean hazten ziren mutilak, morroi edo lanbideren batean ikasle. Neskak etxeko zereginei erantzuten ikasten zuten. Hirurogeiko hamarkadatik hona ikasten ematen duten aldia erabat luzatu da orokorrean bai neska bai mutilentzat. Horregatik, gaur egun karrera edo lanbidea ikasten ematen duten aldia jotzen dugu gazta­roaren gaztaroaren amaieratzat.
Hegoaldean joera handia egon zen gazteak herrietan taldeka biltzeko, bereziki beraien multzoari zuzendutako ekintzak eratzeko. Batez ere dantzaldiak eta herriko jaiak anto­latzearen ardura hartzen zuten. Gazteek era­tutako jaialdiak eta eskaerak batez ere San Juanetan (Donianetan) ekainean, eta Santa Ageda egunean, euren zaindaria, egiten zituz­ten. Neskak "Mariaren Alabak" taldekoak iza­ten ziren gehienbat eta mutilak "Luistarrak", harik eta ezkondu arte.
127 728
ediciones