Cambios

sin resumen de edición
Sasoi honetan eskola utzi eta lanean hazten ziren mutilak, morroi edo lanbideren batean ikasle. Neskak etxeko zereginei erantzuten ikasten zuten. Hirurogeiko hamarkadatik hona ikasten ematen duten aldia erabat luzatu da orokorrean bai neska bai mutilentzat. Horregatik, gaur egun karrera edo lanbidea ikasten ematen duten aldia jotzen dugu gaztaroaren amaieratzat.
Hegoaldean joera handia egon zen gazteak herrietan taldeka biltzeko, bereziki beraien multzoari zuzendutako ekintzak eratzeko. Batez ere dantzaldiak eta herriko jaiak anto­latzearen antolatzearen ardura hartzen zuten. Gazteek era­tutako eratutako jaialdiak eta eskaerak batez ere San Juanetan (Donianetan) ekainean, eta Santa Ageda egunean, euren zaindaria, egiten zituz­tenzituzten. Neskak "Mariaren Alabak" taldekoak iza­ten izaten ziren gehienbat eta mutilak "Luistarrak", harik eta ezkondu arte.
Oraindik gazte zirela, mutilek soldadutza egitera joan behar izaten zuten, ordura arte betiko bizileku izandakotik urruti, denbora luze samarrerako gainera. Bizitzako beste aro baterako aldaketa ekarriko zien soldadugora joan behar horrek.
127 728
ediciones