Cambios

sin resumen de edición
Gaztaroaren beste ezaugarrietako bat izango da maitasun kontuetan hastearena: errondak eta neska-mutilen arteko lehen harremanak, jaiak eta dantzaldiak bi sexuetako gazteek elkar bat egiteko gune apropos izango dira.
Mende honen hasierako hamarkadetan egu­neroko eguneroko zereginek, taldean egiten zituzten lanek eta urtaro bakoitzaren amaierako zere­ginek zereginek elkar ikusteko aukera ematen zieten gateei; elizako ospakizunen irteera ere une aproposa zen horretarako. Baina bat egiteko, erlazionatzeko eta harremanak hasteko une­rik unerik aproposena igandeetako dantzaldia zen. Hara joan ohi ziren gazte guztiak jantzirik dotoreenekin, auzoko herrietako jaietara eta erromeriatara joaten ziren modu-moduan.
Mendearen erdialdetik hona ohitura hori aldatuz joan da eta elkar ikusteko aukera era­bat ugaritu da. Neska eta mutil batera dabil­tzan eskolak, emakumeak soldatapeko lanetan behar egiten hastea eta abar mesedegarri izan dira bi sexuen arteko harremanak ugaritzeko. Halere, dantzaldiak izan dira oraindik bilgune nagusia. Gerora, aisialdiari eskainitako tartea handitzean, neska-mutilek batera egoteko aukera gero eta zabalagoa izan dute.
127 728
ediciones