Cambios

sin resumen de edición
Mende honen hasierako hamarkadetan eguneroko zereginek, taldean egiten zituzten lanek eta urtaro bakoitzaren amaierako zereginek elkar ikusteko aukera ematen zieten gateei; elizako ospakizunen irteera ere une aproposa zen horretarako. Baina bat egiteko, erlazionatzeko eta harremanak hasteko unerik aproposena igandeetako dantzaldia zen. Hara joan ohi ziren gazte guztiak jantzirik dotoreenekin, auzoko herrietako jaietara eta erromeriatara joaten ziren modu-moduan.
Mendearen erdialdetik hona ohitura hori aldatuz joan da eta elkar ikusteko aukera era­bat erabat ugaritu da. Neska eta mutil batera dabil­tzan dabiltzan eskolak, emakumeak soldatapeko lanetan behar egiten hastea eta abar mesedegarri izan dira bi sexuen arteko harremanak ugaritzeko. Halere, dantzaldiak izan dira oraindik bilgune nagusia. Gerora, aisialdiari eskainitako tartea handitzean, neska-mutilek batera egoteko aukera gero eta zabalagoa izan dute.
Gaur egun tabernak eta diskotekak dira gaz­teen bilgune. Ordutegia ere atzeratu egin da: lehen arratsalde-iluntzeetan biltzen ziren eta orain gau-goizaldeetan. Asteburuetan ia ohi­koa da gaueko jaigiroa eguzkiak argi egiten hasi arte luzatzea. Gaua parrandan emateari ''gaupasa ''esaten zaio.
127 728
ediciones