Cambios

sin resumen de edición
Ezkongai bakoitzari zegokion parrokian ezkontzarako deiak, deiuneak, egiteko egunak zehazteak ematen zuen jakitera ezkontza egun batetik besterakoa izango zela. Arabako zenbait herritan "echar del (pulpitotik botatako deiak) esaten zaie. Deiunealdian ezkongaien etxekoak ezkontzarako prestakuntzez arduratzen ziren.
Nafarroan eta Araban, bigarren edo hiruga­rren hirugarren deiekin batera, senideak eta auzokoak neska-mutilen etxeetara hurbiltzen ziren zorionak ematera. "Dia de enhorabuena" (zoriona opatzeko eguna) zen aukeraturiko egun hau. Ohitura zaharragoa izango da, seguruena, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hau: mutila nes­kalagunaren neskalagunaren etxera lehenbiziko aldiz sartzen zen egunean neskaren senideei ardao-bota bat eramaten zien oparitzat; bota-eguna zen (agian ''votum ''hitz latindarretik eratorria, "di'a de la promesa" edo promes eguna).
Euskal Herri osoan ohitura zabala izan da betidanik ezkontza eguna baino lehen bi fami­lien arteko Iotura estutzea, ezkontza eskatzeko, ezkontzarako hitzarmena zehazteko edo opa­riak elkartrukatzeko. Ezinbestekoa zen bi fami­lien arteko hurbilketa hori, aurpegi-ikustea, aurrerantzean senitarteko egingo ziren eta.
127 728
ediciones