127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Senar-emazte ezkonberriak elizatik ateratzean ikusmin handia izaten da, eta txaloak egin, zoriona opatu, eta, zenbait kasutan, ohorezko dantza eta suziriak izaten dira. Azken urteotan, arroza jaurtitzeko ohitura gogaikarria sartu da.
Ezkontza zibila Udaletxean edota Epaitegian Epaitegian egiaztatzen da, eta apurka-apurka duintasun duintasun handiagoa hartuz joan da. Hala ere, inkestari inkestari erantzuna eman dioten lekukoen esanetanesanetan, eleizan ospatzen diren ezkontzek baino handitasun gutxiago dute. Hego Euskal Herrian Herrian ezkontza zibil gutxi izan da, baina azken bolada honetan gero eta gehiago egiten dira.
Duela hamarkada batzuk, behin zeremonia amaituta zegoenean, emaztegaiak lore-sorta oparitzen zion Amabirjinari eleizan bertan edo beraren omenezko kaperan. Zenbait herritan, ostera, lore-sorta familiaren hilobian uzten zen. Lore-sorta lagun bati ematea edota airean goraka botatzea ohitura nahiko berria da, eta azken ohitura honi lotuta badago uste bat, lore-sorta hartzen duena izango dela lehena ezkontzen, hain zuzen.