Cambios

sin resumen de edición
Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzteko ohitura zegoen. Emakume batek, batzuetan jostunak berak, arreoko janzteko eta tresnak aipatzen zituen bertaratutako guztiek entzuteko moduan, eta horrek guztien baiezpena eta esamesa barregarriak eragiten zituen. Zeremonia hori, eztei-bazkariarekin edo kotraezteiarekin batera, etxe berrian sartzeko (etxean sartzea) egiten zen ohikuneen arteko bat zen.
Jazoera garrantzitsu guztiekin gertatzen zen bezala bazkaria atontzen zuten, eztei-bazkaria, etxean egiten zena. Batzuetan, ezkontza egu­nean egunean bertan egin beharrean, eztei-bazkaria hurrengo igandean egiten zen, eztei-bidaia labur baten ondoren. Egun horretan emazte­ak emazteak familia berriaren eliz hilerria edo jarlekua­ren jarlekuaren jabetza hartzen zuen, eliz hartzea, eta aurrerantzean, etxe berriko hildakoei eskeintzak egiteko ardura hartzen zuen etxekoandre gazteak.
Ezteiak egun batez edota bi edo hiru egunez luza zitezkeen, beti ere, sendiaren mailaren eta diru-baliapideen arabera. Bezperan anima­liak hiltzen ziren eztei-bazkarirako jakiak atontzeko. Auzokoen eta sukaldari profesiona­len laguntzarekin, etxeko emakumeek presta­tzen zituzten jakiak eta jantokia.
127 728
ediciones