127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Jazoera garrantzitsu guztiekin gertatzen zen bezala bazkaria atontzen zuten, eztei-bazkaria, etxean egiten zena. Batzuetan, ezkontza egunean bertan egin beharrean, eztei-bazkaria hurrengo igandean egiten zen, eztei-bidaia labur baten ondoren. Egun horretan emazteak familia berriaren eliz hilerria edo jarlekuaren jabetza hartzen zuen, eliz hartzea, eta aurrerantzean, etxe berriko hildakoei eskeintzak egiteko ardura hartzen zuen etxekoandre gazteak.
Ezteiak egun batez edota bi edo hiru egunez luza zitezkeen, beti ere, sendiaren mailaren eta diru-baliapideen arabera. Bezperan animaliak animaliak hiltzen ziren eztei-bazkarirako jakiak atontzeko. Auzokoen eta sukaldari profesionalen profesionalen laguntzarekin, etxeko emakumeek prestatzen prestatzen zituzten jakiak eta jantokia.
Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera eztei-bazkaria etxetik kanpo egin izan da, jatetxeetan hain zuzen.