Ritos del nacimiento al matrimonio y su evolución

Revisión del 11:59 11 dic 2017 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzte­ko ohitura zegoen. Emakume batek, batzue­tan jostunak berak, arreoko janzteko eta tres­nak aipatzen zituen bertaratutako guztie...»)
Otros idiomas:
Español • ‎Euskera

Atlas Etnografiko hau egiteko oinarritzat erabilitako galdetegi orokorrak, egoera-alda­ketako ohikuneak etxeko ohiturei dagokien atalaren barruan sartu ditu. Beraz, etxeko tal­dearen barruan eta auzoetan aztertu ditugu bizitzaren lehenengo aldiko ohikune hauek. Gaur egun hain zabal dabilen bizitzaren zati­keta hirukoitzari eutsiz, ohikuneok lehenengo adinaren edo hazte-aroaren barruan daude. Aro hori, sasoiko mutil edo neska izatean amaitu ohi da.

Mende honen hasieran Arnold Van Gennep etnologo frantziarrak rites de passage esamol­dea sortu zuen, adin maila batetik besterako igaroaldia adierazteko. Egoera-aldaketako errito edo egoera-aldaketako ohikuneak esamoldea urta­roak aldatzean gertatzen diren ohikunei esa­ten zaie edo gizarte, politika edo erlijio-maila berri batera igarotzean izaten diren ospakizu­nei.

Gure kasuan, adin-maila desberdinetako iga­roaldiak janzten dituzten erritoak aztertu ditu­gu. Berauek mailaka agertuko zaizkigu eta euron sekuentziak bizitzaren prozesua osatu­ko du helduarora arte: jaioberriak, haurtza­roa, nerabezaroa, gaztaroa, ezkongaiaroa eta ezkontaroa.

Contenido de esta página

Jaiotza eta bataioa

Mende honen erdi aldera arte, emakumeek etxean bertan ekartzen zituzten seme-alabak mundura, herriko emaginaren, senitarteko emakumeen eta auzokideen laguntzaz. Erdi­tzea etxeko gertaera zen eta emakumeek bai­no ez zuten bertan parte hartzen.

Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarritu­rik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari la­guntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.

Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erh­ji.ozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-lotu­rik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza baila­ran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotze­an umea hartzen zuenari zegokion.

Bataiarrian edo pontean berriztaturiko jaio­tzak aita pontekoaren eta amapontekoen babesa ere badakar. Euren betebeharrik behi­nena fedea agertzea izango da, Kredoa hutsik egin barik esanez.

Garai batean, aita edo amapontekoaren zeregina garrantzi handikoa zen, beroriek, izan ere, besoetakoari izena emateko eskubi­dea izaten zuten eta.

Orokorrean, haurrari izena jartzerakoan kristau egutegiko eguneko izena izan da inspi­razio iturririk nagusiena XX. mendearen lehe­nengo laurdenera arte, eta oraintsu arte ere bai.

Bai jaiotza, bai bataioa bera ere, etxeko ger­taerak izaten ziren. Hala ere, auzoko mutiko eta neskatoak izaten ziren jazoera horien aurrean alaitasunik handiena agertzen zute­nak. Elizako atarian itxaroten egoten ziren eta aitapontekoak eta amapontekoak fruitu leho­rrak, gozokiak eta txanponak jaurtitzen zizkie­ten (boloak).

Lehengo gizartean, jaiotza berriaren ospaki­zuna amaren erditze osteko aldia amaitzean egiten zen. Amak etxetik irten gabe egon behar izaten zuen. Egonaldi hori elizan sar­tzea izeneko ohikunearekin eta jai giroko otordu batez bukatzen zen, martopilak. Horixe izaten zen erditzen laguntzen zutenei, eta erditu ostean opariekin (ermakeriak) ikus­tera joandakoei eskerrak emateko modua.

Jaiotzaren inguruko sineste ugarik umea jaio aurretik bizi izaten zen irrikaren eta arte­gatasunaren berri ematen digute. Horrela, bada, umedunaren gogo jakin batzuk bete behar izaten ziren, sabelaren itxurak jaio behar zuen umearen sexua zehazten zuela uste zuten; era berean, kontuan hartzekoak izaten ziren amaren aurpegian ager zitezkeen seinaleak, haurdunaldiaren bilakaera eta ilar­giaren aldiak. Erditze ona izateko santuen bitartekaritza eskatzen zitzaion, nork bere debozioko santuari. Ezagunenetarikoa San Ramon Nonato zen, etxe askotako ohaburuko irudia izan ere. Era berean, bataiatu aurretik neurri batzuk hartzen ziren, esaterako, bataia­tu arte jaioberriari musurik ez ematea, eta batez ere kutunak edo irudi erlijiosoak jartzea.

Haurtzaroa

Haurtzaroan, hasiera-hasieratik, umea amari lotuta egongo da; haur besoetakoa da eta amak bularra emanez elikatuko du. Edos­kitzaroak bi urte iraun ohi zuen, eta gehiago luza zitekeen egoera horrek haurdunaldi berriak saihesten zituela uste zuten eta. Umedun geratuz gero, bular ematea eten egi­ten zuen amak emakume haurdunaren esnea ona ez zelakoan.

Hazteak zekarren zama arintzeko amarekin batera senitarteko beste emakumeek parte hartzen zuten eta, sarritan, auzoko seintzain gazte batek. Horrela, emakumeari zegozkion zereginetan hasteko aukera izaten zuen. Dirudunenen etxeetan neskameak eta inude­ak izaten zituzten.

Lehenengo txantxurrak, haurraren lehen haginak, sasoi berri baten hasiera adierazten zuten. Umearen elikatzeko ohiturak aldatu egiten ziren eta ibiltzen eta berba egiten has­ten zen. Bakarrik emandako urratsak eta esan­dako lehenengo berbak pozaren eta alaitasu­naren iturri izaten ziren etxekoen artean. Haurraren hastapen eta aurrerabide guztiek jagoleak jolasera bultzatzen zituzten. Sasoi honek esne-haginak eduki bitartean irauten zuen.

Archivo:6.1 Ceremonie des relevailles Toile de Enrique Melida 1872 Musee Bonnat Bayonne.png
Cérémonie des relevailles. Toile de Enrique Mélida, 1872. Fuente: Musée Bonnat. Bayonne.

Haginak sei edo zazpi urterekin jausten ziren eta horrekin batera zentzuduna izeneko adin-maila berria hasten zen. Sasoi honi zego­kion jarduera nagusia taldekako jokoa izaten zen. Adin horretatik aurrera jokorik gehiene­tan sexuen arteko banaketa ezartzen zen. Jolas jardueraren osagarri, urteek aurrera egin ahala areagotuz zihoan eskola jarduera ager­tuko zaigu.

Haurtzaroko une horretan mende honen hasieratik Lehenengo Jaunartzea edo Ko­munioa ospatzen izan da. Lehenago, hamabi edo hamahiru urterekin, haurtzaroa bukatze­an, izaten zen.

Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andre­gaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almi­ranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hiruro­geita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jan­tzita, guztientzat berdina, edo kale-arropare­kin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoi­tzak askatasun osoz jokatzen du.

Archivo:6.3 Bautizo Oleo de Enrique Nieto Ulibarri 1912 Diputacion Foral de Bizkaia.png
Bautizo. Oleo de Enrique Nieto Ulibarri, 1912. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.

Garai zaharretatik eta hirurogeita hamarre­ko hamarkadara arte ez zegoen Sendotza edo Konfirmazioa hartzeko adin jakinik. Apezpi­kuak baino ezin zuenez sakramentu hori eza­rri, herrietara aldian-aldian egiten ohi zituen bisitaldiak aprobetxatuz hartzen zuten gazteek sakramentu hori. Gure inkestetan, haurrak eta gazteak, jaioberriak eta helduak, nahastuta denak batera ere agertu dira sendotzaren sakramentua hartzeko.

Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren, Sen­dotzari beste ezaugarri batzuk eman nahi izan zaizkio eta 16-18 urteko gazteen sasoia jo da egokientzat sakramentua hartzeko, aldez au­ rretik prestakuntza sakona, serioa eta luzeari ekinez. Horregatik dira gutxiago Sendotza aitortu dutenak bataiatutakoen edo Lehenen­go Jaunartzea hartutakoen ikusian. Gaur egungo joera indartzen bada, nerabezarotik gaztarorako aldaketan ezarritako ohikunetzat hartuko du gizarteak.

Gaztaroa

Nerabezaroan neskato-mutikoek haurtzaro­ko jolasak apurka-apurka alde batera utzi eta hamasei-hamazazpi urteko neska-mutil egin arte haziz joango dira. Gaztaroari dagokion adin-tarte horretantxe egongo dira harik eta sasoiko neska-mutil egin arte.

Gaztaroan sartzean janzkera eta orrazkera bera ere aldatu egin ohi zuten gazteek. Mende honen erdira arte sasoi honetantxe hasten ziren mutilak praka luzeak janzten eta neskak neskatotako txirikorden ordez ile luzea uzten. Aberatsen etxeetan alabak soineko luzea jazten zuen eguna entzute handiko jaialdi batekin ospatzen zuten.

Sasoi honetan eskola utzi eta lanean hazten ziren mutilak, morroi edo lanbideren batean ikasle. Neskak etxeko zereginei erantzuten ikasten zuten. Hirurogeiko hamarkadatik hona ikasten ematen duten aldia erabat luzatu da orokorrean bai neska bai mutilentzat. Horregatik, gaur egun karrera edo lanbidea ikasten ematen duten aldia jotzen dugu gazta­roaren amaieratzat.

Hegoaldean joera handia egon zen gazteak herrietan taldeka biltzeko, bereziki beraien multzoari zuzendutako ekintzak eratzeko. Batez ere dantzaldiak eta herriko jaiak anto­latzearen ardura hartzen zuten. Gazteek era­tutako jaialdiak eta eskaerak batez ere San Juanetan (Donianetan) ekainean, eta Santa Ageda egunean, euren zaindaria, egiten zituz­ten. Neskak "Mariaren Alabak" taldekoak iza­ten ziren gehienbat eta mutilak "Luistarrak", harik eta ezkondu arte.

Oraindik gazte zirela, mutilek soldadutza egitera joan behar izaten zuten, ordura arte betiko bizileku izandakotik urruti, denbora luze samarrerako gainera. Bizitzako beste aro baterako aldaketa ekarriko zien soldadugora joan behar horrek.

Gaztaroaren beste ezaugarrietako bat izango da maitasun kontuetan hastearena: errondak eta neska-mutilen arteko lehen harremanak, jaiak eta dantzaldiak bi sexuetako gazteek elkar bat egiteko gune apropos izango dira.

Mende honen hasierako hamarkadetan egu­neroko zereginek, taldean egiten zituzten lanek eta urtaro bakoitzaren amaierako zere­ginek elkar ikusteko aukera ematen zieten gateei; elizako ospakizunen irteera ere une aproposa zen horretarako. Baina bat egiteko, erlazionatzeko eta harremanak hasteko une­rik aproposena igandeetako dantzaldia zen. Hara joan ohi ziren gazte guztiak jantzirik dotoreenekin, auzoko herrietako jaietara eta erromeriatara joaten ziren modu-moduan.

Mendearen erdialdetik hona ohitura hori aldatuz joan da eta elkar ikusteko aukera era­bat ugaritu da. Neska eta mutil batera dabil­tzan eskolak, emakumeak soldatapeko lanetan behar egiten hastea eta abar mesedegarri izan dira bi sexuen arteko harremanak ugaritzeko. Halere, dantzaldiak izan dira oraindik bilgune nagusia. Gerora, aisialdiari eskainitako tartea handitzean, neska-mutilek batera egoteko aukera gero eta zabalagoa izan dute.

Gaur egun tabernak eta diskotekak dira gaz­teen bilgune. Ordutegia ere atzeratu egin da: lehen arratsalde-iluntzeetan biltzen ziren eta orain gau-goizaldeetan. Asteburuetan ia ohi­koa da gaueko jaigiroa eguzkiak argi egiten hasi arte luzatzea. Gaua parrandan emateari gaupasa esaten zaio.

Ezkongaiak

Aspaldi igandeko paseoaldi, dantzaldi eta erromeriatan baino ez zuten izaten neska-muti­lek elkar ikusteko aukera. Ez zuten beste une­rik bakarrik egon ahal izateko. Gaur egun mai­tasun harreman bati hasiera emateko burubi­dea bai mutilarena bai neskarena izan daiteke. Lehen, ostera, lehenengo urratsa mutilak eman ohi zuen, zuzen-zuzenean jakinaraziz neskari edo haren inguruan ibiliz, sukalde-kon­tuetarako zuen trebeziaz jakinmina erakutsiz esate baterako. Lagunengana ere jotzen zuten, edo senitarteko edo zeregin horretan adituak zirenengana ere bai, ezkontzaginarengana hain zuzen, neskak mutilekin elkartzeko trebe­ak benetan. Bikotea kalean bakarrik ibiltzen hasten zenean, beraien arteko harremana sen­doa zela ulertzen zuten bai bataren eta bestea­ren senideek, bai auzokoek. Ohiko joera biko­teak ezkontzea zen, gauza berezia izan ohi bai­tzen harreman horiek bertan behera geratzea.

Herriak gaur egun baino askoz isolatuago zeudenez eta herritarrak eurak ere gutxi tzen zirenez batetik bestera, herri bereko edo alboerrietako bikoteen arteko ezkontzak ziren ugarienak.

Ezkongai bakoitzari zegokion parrokian ezkontzarako deiak, deiuneak, egiteko egunak zehazteak ematen zuen jakitera ezkontza egun batetik besterakoa izango zela. Arabako zen­bait herritan "echar del (pulpitotik botatako deiak) esaten zaie. Deiunealdian ezkongaien etxekoak ezkontzarako presta­kuntzez arduratzen ziren.

Nafarroan eta Araban, bigarren edo hiruga­rren deiekin batera, senideak eta auzokoak neska-mutilen etxeetara hurbiltzen ziren zorionak ematera. "Dia de enhorabuena" (zoriona opatzeko eguna) zen aukeraturiko egun hau. Ohitura zaharragoa izango da, seguruena, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hau: mutila nes­kalagunaren etxera lehenbiziko aldiz sartzen zen egunean neskaren senideei ardao-bota bat eramaten zien oparitzat; bota-eguna zen (agian votum hitz latindarretik eratorria, "di'a de la promesa" edo promes eguna).

Euskal Herri osoan ohitura zabala izan da betidanik ezkontza eguna baino lehen bi fami­lien arteko Iotura estutzea, ezkontza eskatzeko, ezkontzarako hitzarmena zehazteko edo opa­riak elkartrukatzeko. Ezinbestekoa zen bi fami­lien arteko hurbilketa hori, aurpegi-ikustea, aurrerantzean senitarteko egingo ziren eta.

Mutilak (geroago neskak ere) bazkari bate­kin ospatzen zuen ezkontzaurreko agurra lagunen artean; horrelaxe erakutsi nahi izaten zuen aurrerantzean ez zela ezkongabe izango. Lagunek, bestalde, koplatu egiten zituzten ezkongaiak etxaurreetan, toberekin esaterako. Askoz ezagun eta entzutetsuagoak ziren, jaki­na, mutilzahar edo alargunei ezkontza bezpe­ran kantatzen zizkieten kopla barregarriak. Bikote gazteei zuzendutako bertsoen gai nagu­sia maitasuna izan ohi zen, baina ezkongaiak zaharragoak izanez gero, sasoitik kanpo ezkondu izana gai hartu eta kopla irribarre­tsuak botatzen zituzten.

Tradizioz, semea edo alaba etxera ezkontzeko bazen, bien gurasoek elkar hartzen zuten bakoitzak ezkontza berriari zer emango zion. Etxearen ardura ziurtatu eta etxekoenganako izango zituzten betebeharrak zehazteaz gain, elkarbizitzarako arauak eta bikote gaztearen eta lehendik etxeko bizilagun zirenen arteko harremana berbatzen zuten. Era horretako hi­tzarmenak berebiziko garrantzia zuten forupe­ko lurraldeetan; jendaurrean ematen zuten fede eta mandak, ezkontzako kontratua edo contrat de mariage esaten zieten. Kontratu hori sinatzea arazo benetan serioa zen eta bazkari­ren batekin ospatzen zuten, kontratuko bazka­ria, bi aldeetako senideak biltzen zirelarik. Etxera etorriko zen ezkontideak ezkonsaria ekartzen zuen, eta etxera zetorrena neska ba­zen, arreoa ere ekartzen zuen berarekin batera. Arreo hori, neskaren beraren amaren ardura­pean osatzen zuen emaztegaiak neskatotatik.

Inoiz gurasoek beraien kontura ere konpon­ tzen zituzten seme-alaben ezkontzak hauek elkar ezagutu ere egin gabe; ezkontzeko kon­tratua egin ondoren, bi familiak bildu egiten ziren "ir a vistas" (aurpegi-ikustea egitera joan), halaxe esaten zioten Nafarroan eta Araban.

Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohitura­rik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egunerako alkandora edo beste jantziren bat oparitzeko. Ezkontza aurreko egunetan, emaztegaia, ama­rekin edo senitarteko beste emakumeren bate­kin batera, hiriburura joan ohi zen ezkontza­rako jantziak eta galak erostera.

Ezkontza

Ezkontzak bi atal zituen: ezkontza bera, eliz ospakizuna, eta ezteiak edo ezteguak, haren ondorengo jaia. Lehenengoak ez zuen gaur egun duen besteko garrantzirik. Elizkizuna lanegunean izan ohi zen, gonbidatu gutxire­kin, lana ia eten ere egin gabe. Ezkontza egu­nean bertan edo handik gutxira bazkaria egi­ten zuten, etxeko seme edo alabaren ezkonti­dea etxean hartzea ospatzeko, edo etxera zeto­rrena andrazkoa izanez gero, etxekoandre berriari ongietorria emateko.

Ezkontzeko ez zegoen urtesasoi jakinik; bizi­moduak berak edo lanaldiak zehazten zuen hori. Ahal zela ez ziren Garizuman ezkontzen, ezta abenduan ere, elizak ez baitzuen onar­tzen belaziorik ez ezkontzarik egun horietan. Nahiz eta meza eta belazioko ohikunea ezkontzarako ezinbestekoak izan ez, elizaren aholkuak kontuan izan ohi zituzten.

Ezkontza gehienbat neska eta mutil gazteen arteko kontua zen. Gazteria zen ezkongaiekin batera elizarantz abiatzen zena, musika eta suziriekin, eta alaitasun giroan. Neskaren lagu­nek janzten zuten eliza dotore, eta bi ezkon­gaien lagunek abestu egin ohi zuten, meza alaitzeko. Lekukoak ere ezkonlagunen artean aukeratzen zituzten, ezkontza-agirian beraien sinadura jarriz. Gaztaroa zen ezkontzarako sasoia.

Denborak aurrera egin ahala, gehienbat gaz­tez osaturiko ezkonlagunen taldea beste giza­talde batzuekin osatuz joan zen. Hasteko, etxe­ko senideez gain urrunagoko senitartekoak ere beraiekin batera agertzen hasi ziren.Ostean aitabitxi-amabitxiak, hasieran bateoko berberak izan ohi zirela. Gerora, ezkongaien gurasoek hartu zuten betebehar hori. Gonbi­datuen kopuruak gora egin du, baina gazteek gaur egun ere leku nabarmena dute bai eliz­ospakizunean bai ondorengo ospakizunean ere.

Ezkontzaren eguneko goiz partean gonbida­tuak etxera joaten ziren handik elizarantz abiatzeko. Dena dela, elizara joan baino lehen, etxekoek mokadutxo bat edo barauska­rria hartzera gonbidatzen zituzten. Elizara joa­teko bi jarraigo moeta izan ziren. Batean, segi­dek senargaiaren eta emaztegaiaren etxeetatik urteten zuten eta ibilbidearen leku batean edo elizaren atarian batzen ziren. Bestean, jarraigo bakar bat egiten zen emaztegaiaren etxetik. Kasu bietan ibilbidea etxetik elizarako ohiko bidetik egiten zen, hau da, elizabidetik. Herri batzuetan, sendien etxeak bata bestetik urrun egonez gero, senargaiak gazte bi, lagunak edo artekoak, bidaltzen zituen emaztegaiaren etxera. Jarraigoaren ordena erritualizatuta zegoen.

Gaur egun gonbidatuak zuzenean joaten dira elizara, ibilgailuetan edo oinez, eta zehaz­tutako orduan kotxe banatan etortzen diren ezkongaiei itxaroten diete. Ipar Euskal He­rrian jarraigoa elizara joan aurretik Herriko Etxetik pasatzen da.

Ezkongaien janzkeran ere aldaketak egon dira mende honetan; dana dala, ezkontzako jantziak dotoreak izan dira beti. Mendearen erdialdera arte, emaztegaia beltzez edo kolore ilunez janzten zen eta osagarritzat meza-libu­rua eta errosarioa zeraman. Ordutik aurrera jantzi zuria eta lore-sorta dira erabilienak. Era berean, senargaiak eraman ohi zuen jantzi beltzaren ordez kolore argiagoak erabiltzen dira orain.

Hego Euskal Herrian, Toledoko ohikunea­ren arabera egiten zen eliz-ospakizuna, Ipar Euskal Herrian, aldiz, erritual erromatarraren arabera. Lehen elizaren ate aurrean baimena eman eta diru-eraztunak bedeinkatu egiten ziren, hori baitzen promes eta zin sagratuak egiteko izendatuta zegoen tokia. Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, ospakizuna eliz barruan egiten hasi zen, aldare nagusia­ren aurrean. Mezan senar-emazte berriak ezkontza-estalkiarekin lotzen ziren. Zapi hori emaztegaiaren buruan eta senargaiaren sor­ baldan jartzen zen. Jendeak beti uste izan du ohikune hori uztarketa dela. Ezkontzaren gaurko erritoa batez ere elizan egiten da, eta garrantzi handiagoa hartu du ezkongaiek elkarri emandako baietzak.

Ezkontza-elkarte berriaren ondorio juridiko­ak senar-emazteek apaizaren eta lekukoen aurrean sinatzen duten aktan adierazten dira. Gaur egun, agiri hori aldareko mahaian sina­tzen da; lehen, ostera, sakristeian.

Archivo:6.2 Un mariage au village representation folklorisante du mariage paysan breton Lithographie de Gangel a Metz XIXe siecle Musee des arts et traditions populaires Paris.png
Un mariage au village (réprésentation folklorisante du mariage paysan breton). Lithographie de Gangel à Metz, XIXe siècle. Musée des arts et traditions populaires. Paris. Fuente: Segalen, Martine. Amours et mariages de l'ancienne France. París, Berger-Levrault, 1981.

Senar-emazte ezkonberriak elizatik ateratze­an ikusmin handia izaten da, eta txaloak egin, zoriona opatu, eta, zenbait kasutan, ohorezko dantza eta suziriak izaten dira. Azken urteotan, arroza jaurtitzeko ohitura gogaikarria sartu da.

Ezkontza zibila Udaletxean edota Epaite­gian egiaztatzen da, eta apurka-apurka duinta­sun handiagoa hartuz joan da. Hala ere, inkes­tari erantzuna eman dioten lekukoen esane­tan, eleizan ospatzen diren ezkontzek baino handitasun gutxiago dute. Hego Euskal He­rrian ezkontza zibil gutxi izan da, baina azken bolada honetan gero eta gehiago egiten dira.

Duela hamarkada batzuk, behin zeremonia amaituta zegoenean, emaztegaiak lore-sorta oparitzen zion Amabirjinari eleizan bertan edo beraren omenezko kaperan. Zenbait herritan, ostera, lore-sorta familiaren hilobian uzten zen. Lore-sorta lagun bati ematea edota airean goraka botatzea ohitura nahiko berria da, eta azken ohitura honi lotuta badago uste bat, lore-sorta hartzen duena izango dela lehe­na ezkontzen, hain zuzen.

Ezkontzako argazkiak gizabanakoen bizitza­ko une garrantzitsu hori betikotzen du, eta ohitura moduan duela hamarkada asko heda­tu zen. Ezkonberriak argazkilari baten estu­dioara joaten ziren argazki ofiziala egitera. Gero, argazkiari markoa jartzen zitzaion eta etxeko gela garrantzitsuenean esekitzen zen. Etxetik urrun bizi ziren senideei kopia bana bialtzen zitzaien. Ipar Euskal Herrian, ezkon­tzara joandako guztien argazkia egitea ezkon­tzako zeremoniaren atal berezia zen.

Joan-etorriak oinez egiten zirenean, jaraigoa elizatik etxera edo eztei-bazkaria egingo zen jatetxera abiatzen zen. Batzuetan, segidari eztai-gurdia batzen zitzaion, arreoarekin eta hatukarekin. Dena dela, normalean, gauza horiek guztiak ezkontza baino egun batzuk arinago edo geroago eramaten ziren.

Archivo:6.4 Boda en Begoña Oleo de Francisco de Mendieta 1607 Diputacion Foral de Bizkaia.png
Boda en Begoña. Oleo de Francisco de Mendieta, 1607. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.

Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzte­ko ohitura zegoen. Emakume batek, batzue­tan jostunak berak, arreoko janzteko eta tres­nak aipatzen zituen bertaratutako guztiek en­tzuteko moduan, eta horrek guztien baiezpe­na eta esamesa barregarriak eragiten zituen. Zeremonia hori, eztei-bazkariarekin edo kotraezteiarekin batera, etxe berrian sartzeko (etxean sartzea) egiten zen ohikuneen arteko bat zen.

Como ocurría con todos los acontecimien­tos importantes, el banquete de bodas, eztei­-bazkaria, se celebraba en casa. En ocasiones el banquete tenía lugar no el día del casamiento sino el domingo siguiente, al regreso de un corto viaje de bodas. Ese día la nueva esposa tomaba posesión de la sepultura de su nueva familia en la iglesia, eliz hartzea. Con ello asu­mía la tarea de dar culto a los antepasados de su nueva casa.

Las celebraciones nupciales, podían durar uno, dos y hasta tres días, según fuera el rango y la capacidad económica de la casa. De víspe­ra se sacrificaban los animales domésticos para obtener las viandas. En la preparación del lugar del banquete y en la elaboración de los platos participaban las mujeres de la casa, ayu­dadas por vecinas y cocineras profesionales.

A partir de los años cincuenta se ha genera­lizado el uso de celebrar el banquete de bodas fuera de casa, en establecimientos dedicados a servir comidas.

Juntamente con el matrimonio, también el sacerdocio celibatorio y la profesión religiosa se han considerado popularmente como "esta­dos de vida" en la sociedad tradicional. Las tomas de hábito religioso y las primeras misas comportaban celebraciones similares a las del casamiento.

Habiendo optado por el matrimonio, la des­cendencia fue vista como una bendición que garantizaba la continuidad de la casa y del linaje. Quien se quedaba soltero, o soltera, por tradición continuaba vinculado a la casa y permanecía incorporado a la familia. En el ámbito familiar los solteros han gozado gene­ralmente de estima por parte de sus deudos: socialmente han sido más veces menosprecia­dos.

Los casamientos en edad tardía, así como los de viudos, fueron antaño objeto de sonoras cencerradas y escenificaciones burlescas. En su día las autoridades civiles y religiosas dicta­ron normas para aminorar las consecuencias sociales de estas crudas costumbres, hoy olvi­dadas.